Sustatu logoa Teknologia albisteak

Eibarko Armagintzaren Museoa eta webgunea

Asier Sarasua - Eibar
2007-01-18 09:01

Eibarko Armagintza Museoaren proiektuak ia-ia 100 urte ditu. Aspalditik dator Eibarren armagintzaren inguruko museoa eraikitzeko gogoa eta asmoa.

Azkenean, azken urteotako lanaren ondoren, aste honetan irekiko da Museo berria, AYA arma-lantegian, gaur egun kultura etxe eta museo bihurtuta dagoen eraikinean.

Arma-bilduma bera ardatz moduan hartuta, erakusketa iraunkor honek armagintzaren bilakabidea erakutsi nahi dio bisitariari, ikuspegi historikotik nahiz teknologikotik. Armak su-sistemaren arabera banatu dira aretoetan, eta bisitari ekiteko eskualdeak armagintzan egin duen 600 urteko ibilbidea eskaintzen duen ikus-entzunezko bat dago.

Iristeko informazioa hemen, eta baita Tagzanian ere.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu