Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herri osoa erresoluzio handian Google Maps-en

Sustatu
2007-01-22 10:01

Uste dugunez, Euskal Herri osoa, zazpi herrialdeak, ikusten ahal dira orain detailean. Tagzanian ikusi daitezke lehen detailerik ez zuten zenbait eskualde, orain hurbiltzeko aukerarekin:

Azken etsenplu horretan zoom apur bat egiten baduzu, konturatuko zara erresoluzioa hobetu arren, ez dela detaile handiegikoa. Bilboko kaleekin alderatuta ikusten da irudi sorta berri honek kalitate txikiagoa duela.

Badirudi duela bi urte lortutako irudiak direla, eta udaberria dela ematen du, basoak ikusten diren moduagatik. Irudi-sorta guzti honetan Digital Globe enpresaren copyright oharra ageri da.

Iruditeria berria ez dago Google Earth-en ikusgai oraingoz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu