Teknologia albisteak
1

13-M. Atotxa, El Pozo, Santa Eugenia... Donibane

Erabiltzailearen aurpegia
bideoak.info - Eguzki Bideoak
2007-03-02 : 10:03

Angel Berruetaren hilketaren inguruko dokumentala osatu dute. 2004ko martxoaren 11, Madril: zenbait bonben leherketa, 200 pertsona erailda. 2004ko martxoaren 13a, Donibane: zerbitzuz kanpo dagoen polizia nazional batek Angel Berrueta auzokidea erailtzen du.

2001eko urria, Afganistan: bonbak, milaka zibilen erailketa NBEren begien aurrean, okupazio indarrak. Aitzakia: mundu libreago eta seguruago baten eraikuntza.

2003eko martxoa, Irak: espainiar ejertzitoa herrialde baten okupazioan parte hartzen, populazio zibilaren erailketa masiboa, herri baten sarraskia. Aitzakia: suntsiketa masiboko armen bilaketa.

2004ko matxoaren 11, Madril: zenbait bonben leherketa, 200 pertsona erailda, gobernuaren gezur itzela arduradunen bilaketan. Aitzakia: nazioaren kohesioaren mantentzea.

2004ko martxoaren 13a, Donibane: zerbitzuz kanpo dagoen polizia nazional batek Angel Berrueta auzokidea erailtzen du, zenbait tiro botatzen dizkio ETAren aurkako kartel bat atean ez jartzeagatik, okinaren seme-alaben jipoitzea aita zegoen tanatorioko atean. Aitzakia: Kutsu politikorik gabeko erailketa, auzokideen arteko eztabaida, ordena mantentzea.

Hurrengo egunetan: Gobernu Zibilak protesta ekintzak debekatu zituen, kartel jartzaileak isundu eta gobernuaren bertsioaren defentsarekin bat egiten ez zuenaren jarraitzea. Aitzakia: zuzenbideko estatuaren defentsa.

Hiru urte eta gero: Angel Berruetaren familitartekoei hilketa mehatxuak.

Demokraziarik ote? Zelako antza dute hurruneko basamortuetan populazio zibila erailtzen dutenak eta Martin Azpilikuetan militante sozial bat erailtzen dutenak?

“13 M. Atocha, El Pozo, Santa Eugenia… Donibane” dokumentalak Kapitalismoak Ekialde Ertainean hasitako gerrak, Euskal Herrian gertatutako erailketekin duten erlazioa aukeztu nahi du. Historiaren amankomuntasuna ahots ezberdinek kontatuta.

FITXA TEKNIKOA

  • Izenburua: “13M. Atotxa, El Pozo, Santa Eugenia… Donibane”
  • Egileak: Donibane auzokideak eta Eguzki Bideoak
  • Iraupena: 66 minutu
  • Data: 2007ko martxoa
  • Lizentzia: Creative Commons. Aitortu-Ez komer.-Partekatuberdin. 2.5. Esp.
  • Jatorrizko bertsioa: euskara eta gaztelania. Azpitituloak: gaztelania

TRAILER: Google Video

Erantzunak

patxi lurra
2007-03-06 : 19:30

Nork esan dau ba biktima guztiak bardinak dirala? Matxoaren 3an Gasteizen 5 eraildakoek be ez dabe puntuatzen biktimatasunaren batzuen rankinetan, Angel Berruetak edo German Rodriguezek legez.


Madril, Bagdad, Gasteiz, Kabul, Iruña,...


La revolta permanent.


Erantzun

Sartu