Argia astekaria erakusteko modua aldatu dute Sareko Argian aste honetan. Aldizkarian bertan azaldu dute, izenburu honekin: Argiak multimedia 2.0 mundura egin du salto.
Lehen Sareko Argiaren edizio jarraituaren artikuluek erantzunak jaso zitzateketen. Orain baita aldizkariko artikulu eta iritziek. Eta paperean agertzen den testuaz gain, eduki multimediak ere badaude.
Hemen dugu, adibidez, Laponiako Sami herriari buruzko artikulua. Hari lotuta, multimedia materialak:
Hau idazteko unean, soinu eta bideo fitxategi horiekin arazotxoren bat izan dugu, karga gehiegi edo ote den, ez dakigu.
Aldizkariak bere RSS jario propioa du, baina une honetan oker txiki bat du, lotura okerrak erakusten ditu. Laster konpontzeko modukoa dirudi.
Bilaketetan eta antolakuntzan ere aurrera egin du Argia aldizkariak. Egileen araberako indizeak, adibidez, oso interesgarriak dira. Hemen da Pello Zubiriaren artikulu sorta.
Berrikuntzei buruzko informazio gehiago, Argian bertan.
Erantzun
Sartu