Irakurri nahi duzue literaturari buruz edo feminismoari buruz euskaraz eta interneten? Blog bat abian jarri dugu helburu honekin: SAREINAK. Sartu eta parte hartu!
Testu honen bidez SAREINAK egitasmo literarioa abian jarri dugula jakinarazi nahi dizuegu. Egitasmo berri honen nondik norakoak zehazteko prentsaurrea emango dugu datorren larubantean eguerdiko 12etan Lekeition.
Prentsaurrea eman aurretik, ibilbidetxo bat egingo dugu portuan, izan ere, Sareinak jostarratza eta haria eskuan, kaitik oso urrun ez baitziren egoten. Emakumeek antzina josten zuten sarea eta egun interneten bidez eraiki daitekeena, uztartu nahi dira irudi honekin; era berean, Sareinak egitasmoaren manifestua banatuko da bertara hurbiltzen diren lagun eta herritarren artean. Ondoren, 12.30etan Kultur Etxean Sareinak egitasmoaren iragana, oraina eta helburuak zehaztuko dira. Amaitzeko, bertara hurbildutako lagunekin hamaiketako berantiarra egingo dugu.
Gure aldizkaria honako helbidean zintzilikatua daukagu, www.eibar.org/blogak/sareinak , eta oraingoz honako atal hauek ditu:
Egitasmo honek bere sorreratik baditu helburu aski zehatzak: emakume idazleen lanak ezagutzera ematea; literatura beste era batera irakurri ahal izateko tresnak erraztea, teoriak, metodologiak; literatura eta feminismoa euskaraz interneten bidez lotzea, sor daitezkeen sare nahiz amaraun guztiei ateak zabalduz; ezagutzera eman gabeko literatur lanei ateak irekitzea; emakumeek literatur esparruan sorturiko informazioa jasotzea�
Bukatzeko esango dugu, blog hau lau lagunen artean jarri dugula martxan: Amaia Alvarez Uria: irakaslea eta Literatur Zientzietan doktoregaia, Josune Mu�oz: irakaslea eta Skolastikako zuzendaria, Iratxe Retolaza: irakaslea eta Literatur Zientzietan doktoregaia eta Gema Lasarte kazetaria eta Literatur Zientzietan doktoregaia.
Anima zaitezte eta parte hartu egitasmo honetan, Lekeitiora hurbilduz, bloga bisitatuz edota zuen ekarpenak bidaliz!
Bazan garaia!!!
ZORIONAK!!!