Teknologia albisteak

Etxepare medikoa

Erabiltzailearen aurpegia
inaki irazabalbeitia
2007-02-28 : 11:02

Kepa Altonaga malakologo bilbotarrak bere atzen liburua publikatu du Euskaltzaindiaren eskutik. Idazle bizkaitarrak zientzia dibulgazioaren alorrean argitaratzen duen 3. liburua da.

"Etxepare Aldudeko Medikua"
Kepa Altonaga
2003ko CAF-Elhuyar Saria

Elhuyarrek anotlatutako 2003ko Zientzia-dibulgaziorako saria irabazi zuen liburua da, eta Kepak alor horretan eman digun hirugarren harribitxia. Etxepareren biografia moduko bat egiteaz aparte, egileak Aldudeko dibulgatzailearen bizitza eta lanak profitatzen ditu hartaz eta hontaz gogoeta sakona egiteko ohikoa duen estilo xehetasunez betetakoan.

Altonagak lehenago ere zientzia dibulgazioko beste bi liburu ere argitaratu ditu, "Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan" (1998, Elhuyar) eta "Armand David, pandaren aita" (2001, Elhuyar).

Oraingo honetan, Euskaltzaindiak eta EHUk kaleratu dute liburua.

Guztiz gomendagarria.

Beste bi erreferentzia sarean:

Erantzun

Sartu