Zubietako eskola txikiko gurasoak izututa daude
2007-02-27 16:02
Karmele eta Elur Zubietako eskola txikiko 2 urteko haur dira eta, Usurbilgo Udarregi ikastolako eta Lasarte-Oriako Landaberri ikastolako ikasleek bezala, minbizia edukitzeko arrisku handiagoa izango dute Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegia eraikitzen badu, Frantziako Osasun Zaintzaren Institutu Nazionalaren (INVS) txosten ofizialek dioten bezala.
Europako Parlamentuak ere erraustegiak industria kutsatzaileenetakoak direla erabaki du lehen irakurraldian gehiengo osoz onartu duen direktiban .
Hori guztia salatzeko eta alternatibak martxan jartzeko eskatzeko, Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak manifestazioa deitu du larunbaterako, martxoak 3, 17:00etan Donostian (Anoeta estadiotik abiatuta).
Erantzunak kargatzen...