Hizkuntza Politika Gizartean
Aurrera urratsak sendotzeko eta gainerakoak bide zuzenean emateko, euskarak eta bere politikak urte hauetan urratutako bidearen inguruan hausnartu behar dugula uste dugu.
Horretarako antolatu ditugu jardunaldi hauek, hain zuzen ere, euskara zabaltzeko eta normalizatzeko helburuarekin lanean diharduten erakunde eta elkarte eragileei hitza eman eta hizkuntza politikak gizartean duen oihartzunaz hitz egiteko.
Hausnarketa dugunez helburu, mahai-inguru gisa antolatu ditugu saioak arlo bakoitzeko ordezkarien ekarpenetatik abiatuta, jendeak parte-hartze aktiboa izan dezan eta guztion ahotsak entzun daitezen, iraganaren azterketan oinarrituta aurrera begira jarrita ahalmen sortzailea erabili behar dugulako.
Lekua: Kursaal Elkargunea, Donostia
Eguna: Martxoak 23
Informazio gehiago UEUren web orrian edo hona idatzita
Izena emateko epea martxoaren 20an bukatzen da, baina adi!, plaza mugatuak dira eta...
Erantzunak kargatzen...