Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

3

Hobekuntzak eta aukera berriak Zientzia eta Teknologiaren Corpusean

Igor Leturia - Elhuyar Fundazioa · Euskal Herriko Unibertsitatea
2007-02-23 : 08:02

Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA Taldeak zientzia eta teknologiaren alorreko euskara ikertzeko garatu duten hizkuntza-baliabide ahaltsua da Zientzia eta Teknologiaren Corpusa , eta abenduan aurkeztu genuen jendaurrean . Geroztik, hainbat hobekuntza eta aukera berri jartzen aritu gara, eta berriki horiek guztiak on line jarri ditugu.

Gerra zibilari buruzko liburuaren aurkezpena Eibarren

begoña azpiri, Ego Ibarra batzordearen idazkaria - Eibarko udaletik
2007-02-22 : 10:02

La Guerra Civil en Eibar y Elgeta Jesús Gutierrezen liburua, gaur osteguna (otsailak 22) aurkeztuko da, arratsaldeko 7,30etan Eibarren, Portalean.

2

Euskarazko Film Laburren IV. Zirkuitua

Kulturgintza Saila - Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa
2007-02-22 : 09:02

Gaur, hilak 22, osteguna, hasiko da Irunen Topaguneak eta Euskara Elkarteek antolatutako Euskarazko Film Laburren Zirkuituaren laugarren edizioa. Guztira, sei filmek osatutako 37 emanaldi eskainiko ditu zirkuituak.

Sarean da Hasier Etxeberriaren azken eleberria

Tonbarri - alua.mundua.com
2007-02-22 : 09:02

Iturrino Handia du izenburua Hasier Etxeberriaren azken eleberriak. Bihar aurkeztuko badute ere, jada sarean jarri du SUSA argitaletxeak.

Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Sustatu - Karrajuatik
2007-02-21 : 13:02

Benitoren Karrajuan jakin dugu gaur, otsailak 21, Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna dela. Unescok antolatzen du eta hau da ekitaldi programa.

Euskara eta IKTak: Jaurlaritzaren 2007ko laguntza deialdia

Sustatu
2007-02-21 : 12:02

Gaur argitaratu da EHAAn Eusko Jaurlaritzak euskara teknologia berrietan sustatzeko emango dituen 2007ko dirulaguntzen deialdia. Bihartik hasita hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko, martxoaren 21 arte, beraz.

1

Komunikaldiak 07: tokiko telebista digitalak

Joxe Aranzabal - HUHEZI
2007-02-21 : 12:02

Gaur goizean aurkeztu dira HUHEZIn aurtengo Komunikaldiak, jardunaldi batzuk non aurten aztertuko diren Tokiko Telebista Digitalak Euskaraz. Martxoaren 1ean izango dira jardunaldiok Eskoriatzan. Nekane Arratibel HUHEZIko denakoaren hitzetan, "Komunikaldiak plaza bat dira unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko, eta zuzenduta daude komunikazioa ikaste ari diren ikasleei, hedabideetako eta enpresetako profesionalei nahiz komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei".

1

Arrangoiztarra espazioan

Sustatu - Sustatu
2007-02-21 : 08:02

Wikipediako euskaldun ospetsuen zerrendan astronauten atala gehitu dute. Datorren udazkenean Leopold Eyharts lapurditarrak Discoveryn abiatuko den ESAko misio batean parte hartuko du, Columbus laborategia muntatzeko. Aurrerago ere MIR estazioan izandakoa da Leopold Eyharts.

BURP ! : Bask Underground Report

Sustatu - EKE. Euskal Kultur Erakundea
2007-02-20 : 09:02

BURP ! My Jok kolektiboaren egitasmo berria da, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin eramaten duena. Ipar Euskal Herriko gazte euskaldunak eta lurraldeari duten atxikimendua aipatzen dituen dokumental artistikoa.

Euskara nabigatzeko hirugarren hizkuntza EAEn

Sustatu - Eustat
2007-02-19 : 09:02

EUSTATen datoen arabera, irailean aipatu genituen portzentaietan jarraitzen du euskarak. Baina, gaur egun, EAEn Interneten nabigatzeko erabiltzen den hirugarren hizkuntza bihurtu da euskara (%22,0), gazteleraren (%99,7) eta baita ingelesaren (%23,2) atzetik. Bestalde, Aurki.com eta Berria.info dira inkestan aipatzen diren webgune euskaldun elebakarrak.

Lan poltsa osatzeko deialdia

Ainhoa Salegi - Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, S.L.
2007-02-19 : 08:02

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, S.L. enpresak informatikarien eta hizkuntzalarien lan-poltsa osatzeko deialdia zabaldu du.

Uxue Alberdi: "Gure poz eta miserien deskribapena egiteko erabili dut urruneko herri bat"

xme - Elkar/Normalak bagina bezala
2007-02-16 : 11:02

Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere lehenengo liburua kaleratu du: Aulki bat elurretan, Suedian giroturiko ipuin-bilduma, Beasaingo Udalak, CAFek eta Elkar-ek idazle gazteentzat antolaturiko Igartza bekaren laguntzaz idatzia.

15

Utikan Euskadi Sariak

Sustatu - Utikan.com
2007-02-16 : 11:02

Jon Alonso idazleak Euskadi Sariei egindako azken kritiken inguruan, zenbait idazle batu eta Utikan Euskadi sariak manifestua aurkeztekoak dira gaur Donostian. Dagoeneko Interneten dago manifestu hori.

Bloglines Image Wall

Sustatu
2007-02-16 : 09:02

Gaur goizean berrikuntza txiki bat kaleratu du Bloglines-ek, "Image Wall" izeneko atala, non erabiltzaileen jarioetan agertzen diren argazkiak erakusten diren.

Blog berria: Blogalizazioan blogeaturik

Blogeaturik - Blogalizazion blogeaturik
2007-02-15 : 14:02

Egoera askotan sentitzen gara blogeaturik. Ez bakarrik ordenagailu aurrean. Zer esan ez dakigunean, esan nahi duguna argi eduki baina hitzez adierazten asmatzen ez dugunean, ezusteko zerbaiten aurrean, kalean ustekabean norbaitek ordua galdegiten digunean...

Kulturgintza dala ta

Imanol - Etxetik
2007-02-15 : 09:02

Euskal kulturaren transmisinoiaz bere iritxia emon dau Koldo Tapiak Berrian agertutako artikulu batean, oso interesgarria begitandu jat, batez be euskararen hedapen eta erabileraren ganeko gogoetari atea zabaltzen deutsalako. Euskalkia baturako erreferentzia izan beharrean, garbizalekeria dala eta, ezjakinen erabilera desprestigiatua bihurtu dogu. Oker nabil? zein da zuen iritxia?

"The Police" taldea berriro elkartuko da

Sustatu
2007-02-14 : 13:02

"The Police" taldeak aste honetan iragarri duenez, taldekideak berriro elkartu, eta datozen hilabeteotan hainbat kontzertu emango dituzte. Police zaleentzat zenbait lotura bildu ditugu ondorengo artikuluan.

Kontseilua eta Behatokia buru-belarri Iparraldean

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2007-02-13 : 16:02

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2007 urtean Iparraldean egingo dituzten lanen plangintza aurkeztu diote jendarteari. Baionan egindako prentsaurrekoaren bidez, Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek, Iparraldean lan egingo duen langile berria aurkeztu du Ione Josié. “Buru-belarri lan egingo dugu Iparraldean, honetan Ioneren laguntza izango dugu, berak jadanik euskara normalizatzeko ahalegin honetan esperientzia handia dauka”, azaldu du Mendigurenek.

Garaia delako, bai eskolak euskalduntzeari

Iñigo - Eskolak Euskaldundu Herri Ekimena
2007-02-13 : 11:02

Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak "Garaia delako, bai eskolak euskalduntzeari" lelopean, eta iaz bildutako 107.768 sinaduren eskaerari jarraipena emanez, aurten kanpaina berria abiarazi dugu. Kanpainaren aldarrikapena jasotzen duen iritzi artikulua bidaltzen dizuegu.

Pertsonen arteko komunikazio eraginkorra

Mari Karmen Menika - UEU
2007-02-13 : 08:02

UEUk Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, PERTSONEN ARTEKO KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA ikastaroa antolatu du Eibarren martxoaren 10 eta 17an.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››