Sormenaren inguruko Disonancias ekimenaren emaitzak
Zenbait hilabetez martxan izan den proiektua izan da Disonancias, babes publikoarekin, Euskal Herriko enpresa eta zentro teknologiko batzuetako I+G unitateak elkarlanean aritu dira nazioarteko zenbait artistarekin, sormenaren inguruko gogoeta eta aplikazioak sortzeko. Martxoaren 2an emaitzak aurkeztuko dituzte.
Honako kolaborazioak egin izan dira:
- DAISALUX - David Cuartielles & Björn Wahlström Código rojo
- EITB Itxaso Díaz Documentando Disonancias
- EL CORREO Yves Degoyon & Alejandra Pérez Nuñez - Nooscopia
- EUVE Saoirse Higgins Lista de canciones urbanas
- FORMICA Kadambari Baxi & Maureen Connor Formica Falso Real
- GAIKER Oihana Lasuen & Gorka Litago - 360
- GRUPO ALFA LAN Stephanie Davidson Almohadas urbanas
- KAIKU Federica Matelli Comiendo se habla
- LEIA Olga Kisseleva - Tutor
- VICOMTech Paulo Correa da Silva La Real Compañía Guipuzcoana de Caracas en la Ruta del Cacao
Lan horien eta ekimenaren balantzea egiteko, topaketa eta solasaldia izango dira martxoaren 2an, ostiralarekin, Donostian.
Topaketa Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan (KGNZ, Tabacalera) izango da, kontu hauen inguruan:
- Artista, ingeniaria, berrikuntza eta bere gestioa: etorkizuna hibridoa eta jasangarria da.
- Nola antolatu itxuran urruti dauden diziplinen arteko sinergiak? Nola integratu jasangarritasun irizpideak berrikuntzarako funtsezko elementu bezala?
- Zeintzuk dira sormen/ikerketa prozesu partekatuak garatzea permititzen duten tresna berriak?
Partehartzaileak hauek dira: ALFONS CORNELLÁ (Infonomía), PHILIPPE AIGRAIN (Sopinspace), ALFONSO VAZQUEZ (Hobest), SANTI ERASO (Artelekuko arduradun ohia), BRONAC FERRAN (Arts Council England) eta DAVID CUARTIELLES-en (artista).
Egun berean, Donostiako hiru lekutan, proiektu bakoitzaren aurkezpenak hiriko hiru kafetegitan (ekitaldiak nagusiki ingelesez izango dira), 16.30, 17.30 eta 18.30etan. Sarrera doan izango da, eta kafe eta freskagarrietan doako barra izango da halaber, toki hauetan:
- Kursaaleko kafetegia: KAIKU, EL CORREO, DAISALUX.
- Kaskazuri jatetxea: LEIA Teknologi Zentroa, FORMICA, EUVE Teknologi Zentroa.
- Oquendo jatetxea: ALFA LAN, GAIKER Teknologi Zentroa, VICOMTECH Teknologi Zentroa.
Ekitaldi guztien kokapena, Tagzaniako mapa honetan.
Disonancias.com webgunea ere sarean dago. Erabiltzen apur bat nekosoa da, baina foro baterako eta txosten baterako (PDF bat erdaraz) lotura zuzenak aurkitu ditugu.
Erantzunak kargatzen...