Euskarazko hedabideentzako laguntzen deialdia
Deialdira bil daitezkeen hedabideak eta aldizkako argitalpenak aurten zertxobait aldatu diren multzoetan banatzen dira:
A multzoa: euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua.
B multzoa: euskara hutsezko aldizkari inprimatuak.
C multzoa: nagusiki gaztelania darabilten egunkarien euskara hutsezko gehigarriak.
D multzoa: irratiak.
E multzoa: telebistak.
F multzoa: Internet bidezko hedabideak eta berri agentziak.
Azken atal horretan, Internet bidezko hedabideak eta berri agentziak multzoa (aurten F multzoa), 197.800 euro daude gordeta (iaz 98.000 euro).
Aurtengo deialdian multzo horretan atal berria dago: zati batean edo osorik, euskaraz ari diren irratiak. Beste biak, iaz bezala "Euskara hutsezko egunkari eta aldizkariak" eta "Notiziak euskaraz ematen dituzten berri-agentziak".
Deialdi osoa hemen.
Erantzunak kargatzen...