"Iruña hiria" bekaren deialdia, norgehiagoka araubidean, euskarazko literatur sormenari laguntza emateko.
Deialdi honen helburua euskarazko literatur sormenari beka bat emateko prozedura garatzea da, Iruñeko Udalaren diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat.
Poesia eta narrazio literatur generoak dira bekaren xedea. Deialdira aipatu generoetan egindako literatur proiektuak aurkez daitezke, betiere euskaraz idatzitakoak eta jatorrizkoak badira eta, aldarrikatzeko unean, ez badira argitara eman, ez alde batez ez osorik.
Hona lanen gutxieneko luzera: zortziehun bertso, poesian, eta ehun eta berrogeita hamar orri, narrazioan (orri bakoitzeko mila eta zortziehun karaktere).
Esleipendun suertatutakoak behar bezala amaituta aurkeztu beharko du proiektua Iruñeko Udalean, 2007ko azaroaren 20a baino lehenago.
Informazio osoa:
Erantzun
Sartu