Tekoa Pyau, herrixka Guaraniko umeak euskaraz
Bostehun urteko erresistentziak eta europear kulturarekin izandako talkak arrasto ugari utzi ditu, baina naturarekin oraindik mantentzen duten Irudia: Euskara eta Tupi Guarania ikasten erlazioa eta gure kulturarekiko duten jarrerak Guarani bezala bizitzen jarraitzeko indarra ematen die.
Tekoa Pyau, São Pauloko Jabaquara auzoan dagoen herrixkan sartzean, haurrak dira ongi etorria ematera datozten lehenengoak, bere atzetik txakurrak, hauek ere ugari.
Ongi etorria berezia da, izan ere gaur Olentzeroak datozte Euskalerritik, zehatzago, Itsasondotik. Iker Azkue eta Estebe Ormazabal, São Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko kideak dira Itsasondoko haurrek bidalitako opari eta marrazkiak Tekoa Pyau herrixkako haurrei eraman dienak. Harrera ezin hobea izan da: hasiera batean lotsati eta ondoren beren abestiak abestu eta euskaraz ekin diote Bat, bi, hiru, lau eta Horra, horra-ri. Festa amaitzeko bere lagun Itsasondotarrei marrazkiak bidali dizkie.
Adiskidetasun historia hau Itsasondon hasi zen Maite Riañoren eskutik. Itsasondoko haurrek opari mordo bat bilduak zituztela jakitean São Pauloko Euskal Etxeko kide den Estebe Ormazabalekin hitz egin eta opari hauek nola bideratu zitezkeen pentsatzen hasi ziren. Karitate kutsuko ekintza batetik urrundu nahiean Ignacio Campos, São Paulon urteak daramatzan bilbotar bat tartekari zela, Tekoa Pyau-ko irakaslea den Poty Poranekin hitzegin zuten eta honela sortu zen hartu-eman hau: Itsasondoko haurren marrazki eta opariak jaso ondoren, Tekoa Pyau-ko haurrek beren marrazki eta abestiak bidali zituzten Itsasondoko lagun berrientzat. Zubia eraikita dago
Informazio gehiago, Brasilgo Euskal Etxearen webgunean.
Erantzunak kargatzen...