Udan ikastaroak, kurtsoak, unibertsitateak, campusak.. izan ohi dira. Tailerrak antolatzea bururatu zaigu. Ikasturten hasieran Euskal Herria 2.0 (lokalizazioa eta internazionalizazioa) burutu genuen Donostiako Artelekun. Orain pratikari ekitea deliberatu dugu. Internet, tresna berriak, wikiak, blogak... erabiltzeko tailerrak antolatzea alegia.
Astebatez hainbat tailer antolatu ditugu toki ezberdinetan. Hasteko wikipedia, blogak eta web 2.0, Ubuntu eta software librea, bideogintza eta podcasting/irratigintza prestatu ditugu.
Tailerrak 2.0 partehartzaileak izango dira. Bai antolaketatik hasita eta baita aurrerantzean egin beharreko gainontzeko zereginetan ere.
Aurten proposatu diren tailerrak:
-Wikipedia. uztailak 16. Arrasaten.
-Ubuntu/software librea. uztailak 18. Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
-Podcasting/irratigintza. uztailak 19. Bilboko Kafe Antzokian.
-Blogak/web 2.0 Uztailak 21. Gasteizko Saregunen.
-Bideogintza. Irailean. Iruñean.
Tailerrak 2.0 dinamika berri baten abiapuntu izan gura du. Modu partehartzaile batean, jendeak tailer gehiago proposatu (emateko zein hartzeko) eta aurrerantzean, modu horretara guztion artean erakutsi zein ikasteko.
Wikian jarraitu dezakezu tailerrei buruzko informazio guztia. Gehiago proposatu, zeozertan lagundu, iragarri edo eskaini. Wiki bidez ari garelako, guztion artean sortzen. Guztion artean ikasten hasteko.
Erantzun
Sartu