Bikaina izan da KREAren lehenengo sormen-programak izan duen harrera. 150 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, 72.000 euro banatuko dituzten KREAren sormen-beketara. KREA zera da,
Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatutako kultura garaikidea sortu eta hedatzeko zentroa.
KREAk banatuko dituen 72.000 euroko laguntza hauetara, ehun eta berrogeita hamar proiektu baino gehiago aurkeztu dituzte.
Proiektu horien laurdenak, hogeita hamar urtetik beherako artistenak dira, eta horientzat, KREA Gaztea beka sortu da. Honakoa, gehienez ere, 4.000 eurokoa izango da. Gainerakoek, gehienez 12.000 euro eskuratu ahalko dituztenek, KREA Proiektuak izeneko modalitaterako aurkeztu dute beren laguntza-eskabidea. Azken hauetatik %67a arte garaikideari buruzkoak dira, eta %18a musikaren, %13a antzerkiaren eta %2a dantzaren gainekoak.
Bereziki arabar artisten artean izan du harrera ona proposamenak. Izan ere, arabarrak dira eskatzaileen %70a, eta gainerako %30a, berriz, Caja Vital Kutxaren jarduera-eremuko herrietakoak, hala nola: Madril, Burgos, Leon edo Zaragoza.
Bi hilabete emango ditu epaimahaiak eskabideak aztertzen, eta irailean emango ditu jakitera 8 hautatuen izenak, KREAko kideek eta arte-diziplina bakoitzeko profesional sonatuek osatuko duten epaimahaiak.
Laguntza aitzindariak
Ekimen aitzindaria da Araban, laguntza finantzario hauetan gauzatuko den KREAren sormen-programa. Sorkuntza-lan garaikidea sustatu eta kultur proiektuen prestakuntza, ikerkuntza, garapena eta hedapena ditu xede.
Honela ematen dio hasiera KREAk datozen edizio batzuetan osatuko den lan-prozesu bati, 2008. urteko amaiera aldera edo 200.eko hasieran, Vitoria-Gasteizko Betoñun izango duen egoitza fisikoaren inaugurazioan une gorena biziko duen prozesuari, alegia.
Erantzun
Sartu