Informatika eta emakumeak
2007-07-09 14:07
UEUren Eibarko ikastaroen baitan bihar (uztailak 10 asteartea) "Informatika eta emakumea" izeneko mahai ingurua egingo da. Mahai ingurua "e-makumeak" izeneko taldeak antolatu du. Talde hau kezka baten ondorioz sortu zen; informatika ikasten gero eta neska gutxiago dago.
Bihar, arratsaldeko 16:30etan UEUren Eibarko egoitzan talde honek "Informatika eta emakumea" izeneko DVD emanaldia eta solasaldia egingo dute.
Sarrera irekia izango da.
Erantzunak kargatzen...