Athletic Club - Hauteskundeak 2007
Aurreikusita zegoen bezala, hamarrak baino lehenago eman du bere boza Fernando Garcia Macuak, 10:30etan Javier Gonzalezek berea eta hamaikak baino lehenago bozkatu du Juan Carlos Ercorecak Ibaiganainen.
Athletic-ek argibideak eskatu zizkion EITBri aipatutako webgune faltsuan bere irudiarekin jolastegatik, baina benetako hiru hautagaiek bere proiektu eta asmoak azaltzeko Internet erabili dute, atari eta blogen bitartez.
Dominioak aukeratzeko orduan izen abizena erabili dute hirurek, baina Javier Gonzalez pianista kubatarrak bere dominioa Athletic-eko hautagaiak baino lehenago hartu zuen, beraz proyecto hitza gehitu behar izan dio Portugaletekoak.
Horrela, hiru hautagaien atariak honako hauek:
- Fernando Garcia Macua: www.garciamacua.com
- Javier Gonzalez: www.proyectojaviergonzalez.com
- Juan Carlos Ercoreca: www.juancarlosercoreca.com
Ibaiganeko hamabost mahaietan gaueko bederatziak arte gertatzen denaren jarraipen zuzena, emaitzak eta estatistikak Athletic-en webgune ofizialean .
Erantzunak kargatzen...