Sustaturen azken 6 hilabeteetako estatistikak
Datu orokorrak
Datu orokorrak
Laburpen txiki modura, hauek dira azken hilabeteeko zenbaki orokorrak:
- Bisitariak: 185.661
- Ikusitako orrialde kopurua: 335.036
- Iazko lehenengo 6 hilabeteekin konparatuta: bisitak %8 jaitsi dira. Erantzunak, berriz, %32 igo dira (iaz 489 erantzun, eta aurten 649 erantzun).
- Azken 6 hilabeteotan 525 albiste argitaratu dira, iazko epe berdinaren antzera (565).
- Bisita gehien urtarrilaren 22an izan genituen: 1877 bisitari eta 4217 orrialde, besteak beste, albiste hauek lagun.
Sustatura heltzeko bideak:
Sustatura iristeko, bilatzaileetan gehien bilatutako hitzak ondorengoak izan dira: Sustatu, Joomla euskaraz, Nerea Alias, unibertsitatea.net, Jokin Zaitegi saria, EGA azterketak, Jamaika, musikazblai.
Gehien ikusi diren albisteak
Hauexek dira denbora tarte honetan Sustatun gehien irakurri diren 10 albisteak:
- EGAko atariko probak on-line (2674)
- Utikan Euskadi Sariak (1367)
- ETAk su-eten iraunkorra hautsiko du gaur (1354)
- Hautagaitza guztiak Interneten daude (1279)
- Josu Juaristik Gaur8 izeneko argitalpen berria iragarri du (984)
- Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina (967)
- Bizilagun, Aquí no hay quien hable (902)
- ANVren zein zerrenda libratzen dira inpugnazioetatik? (896)
- Euskal Herri osoa erresoluzio handian Google Maps-en (867)
Atalei dagokienez, Argazkien atala 2619 aldiz ikusi da, eta Jamaika 1300 aldiz.
Nabigazio hizkuntza
Nabigatzailea euskaraz konfiguratuta daukaten erabiltzaileen kopurua asko hazi da iaztik (%44), baina oraindik ere 3 bisitaritik 2k erdaraz daukate konfiguratuta nabigatzailea. Badakizu, informazio gehiago Nabigatzailea euskaraz orrialdean.
Erabilitako nabigatzaileak eta plataformak:
Erabiltzaileek darabilten nabigatzaileari dagokionez, Explorer da oraindik nagusi, baina Mozillak tartea jaten jarraitzen du:
- Explorer %55 (iaz %65)
- Firefox-Mozilla %40 (iaz %31).
Beste nabigatzaileen lekua oso txikia da eta ez da hazi denbora-tarte honetan (Safari %2.5, Konqueror %0.5, Opera %0.2).
Erabilitako plataformei dagokienez, Windows nagusi (%86), eta ondoren, Mac (%8) eta Linux (%6).
Oharra: Artikulu honetako datuak Analytics sistemarekin lortu ditugu. Sustaturen estatistika publikoak Statcounterren aurkituko dituzu.
Erantzunak kargatzen...