Teknologia albisteak
3

Zer-OH!

Erabiltzailearen aurpegia
Idoia Torregarai Martija - UEU
2007-07-04 : 15:07

Wdydwyd egitasmoa eredu, Zer-OH! Jarri dugu martxan. Zergatik orain? Zergatik hemen? UEUk bere eskaintza urte osora zabaldu du, baina udako ikastaroek bilgune garrantzitsua izaten jarraitzen dute... Udako ikastaroak ere Baiona eta Iruñatik, Eibarrera eta Lizarrara ere zabaldu dira... Zergatik UEUn?

Zer-OH! Zergatik orain eta hemen? Urterik urtera uztailean Euskal Herriko hainbat txokoetako euskaldunak UEUko udako ikastaroetan biltzen dira. Arrazoia etologikoa izan daiteke, termometroak gora egiten duen neurrian, euskaldunak Baiona eta Iruñara, edo Biarritzera hurbiltzen gara. Ohiturei erreparatuz, udarako bikotea bilatzea, edo neguaren berokia –exubioa bihurtuta- kentzeko ohitura izan daiteke… Arrazoia akademikoa izan daiteke, udako ikastaroek beste gai batzuetan sakontzeko aukera ematen digute. Yogatik aeronautikara, eta psikomotrizitatetik soziolinguistikara. UEUk besteek eskaintzen ez dutena eskaintzen du: gaur egunerokotasuna, kalitatea, euskaraz. Arrazoia merkantilista izan daiteke, kredituak behar eta UEUk eskaini. Interesik gabeko kredituak izan arren, interesgarriak. Eta nork ez du horrelako kreditu bat nahi? Wdydwyd egitasmoa eredu, Zer-OH! Jarri dugu martxan. Zergatik orain? Zergatik hemen? UEUk bere eskaintza urte osora zabaldu du, baina udako ikastaroek bilgune garrantzitsua izaten jarraitzen dute... Udako ikastaroak ere Baiona eta Iruñatik, Eibarrera eta Lizarrara ere zabaldu dira... Zergatik UEUn? Ikasle eta irakasleei galdera egin eta erantzunekin argazki bilduma egingo dugu. Munduari erakusgarri, gure ohituren, gure lagunen bilduma.

Erantzunak

M.K.
2007-07-04 : 17:02

Wdydwyd.com bada eredua, non dago proiektu honen weba?

UEUkide
2007-07-04 : 17:31

Ikusi hemen Zer-OH! argazkiak

Ainhoa latatu
2007-07-05 : 11:49

Aurten berrikuntza ugari daude UEUko Udako Ikastaroetan, eta ez dakigu berrikuntza guzti hauen ondorioa izan den, baina matrikulatutako jende kopurua askoz altuagoa da aurten...


eta hona gure galdera: uda iritsi eta ikastera animatzen da jendea... zergatik?
eta zergatik aurten gehiago?


gure balorazio galdeketan galdera txertatu beharrean egitasmo berria da Zer-OH! ekimena.


eta zer da Zer-OH!? Zergatik Orain eta Hemen?
Galdera majikoa, galdera bikoitza, akademiko eta ludikoa, oso ludikoa izan daitekena...


Ekimenarekin bat eginik, beste berrikuntza bat sartu dugu gure argazki bilduman (mila esker "2nd Teketen"): Udako Ikastaroetara etorri ezin duten lagunen bilduma ireki dugu.


Animatu eta bidali zure argazkia!!


Zer-OH! ikusi


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago