ETB2k (!) euskaraz emitituko du ere Heroes telesaila
ETB2 euskeraz? Horrelakorik oraindino inork espero ez bazezakeenere, hala izango da, ETBren Heroes telesaila ETB2-tik ikusi ahalko baita, baina ez bakarrik gazteleraz. Nahi duenak euskeraz ikusteko aukera izango du.
ETB emisio dualaz baliatuko da Heroes serie ospetsua euskeraz ikus ahal izan dadin. Bideo irudi bakarrak bi audio hizkuntz kate eramango ditu, ikusleek telebistak prest badituzte gaztelerazko edo euskerazko bikoizketen artean aukeratu ahal izango dute.
ETB emisio dualak egin ditzake analogigoki eta digitalki. Telebista analogikoa hartzen duenak, telebistak dual sistema eraman beharko du euskeraz ikustekotan. TDT bidez telebista jasotzen duen orok hizkuntz aukeraketa botoiari sakatu besterik ez du.
Emisio honekin, euskera erabiltzen duen hirugarren katea bihurtuko litzateke ETB2, LaSexta euskeraz futbol partiduak eskeintzen ibili ondoren.
Orain dabiltza telesaila bikoizten, eta dirudienez, garaiz ibiliko dira dvd-ean kaleratuko den edizioak euskera eraman dezan, horrela, bikoizketa ez da bakarrik telebistarako emanaldirako izango. Dvd-a erosten duenak nahi duenean euskeraz ikusteko aukera izango du.
Duela hilabete batzuk bultzatu zen sinadura batuketaren ondorioa dela dirudi ETB-ren erabaki hau.
ETB-ri Heroes dualki emititzeko eskatzen zuen sinadura batuketa
Erantzunak kargatzen...