Informazioaren Gizarteko alderdi berritzaileenekin erlazionatutako enpresen sorrera bultzatzeko asmoz, eta teknologia berriren eremuan enplegua sortzen laguntzearren, enpresa-sortzaileentzako lehiaketa deialdia egin dute Caja Vital Kutxa Gizarte Ekintzak eta Araba Enpresa Digitalak.
Araban bizi diren pertsona ekintzaileak, Informazioaren Gizartearen teknologiekin lotura duen enpresako proiektu berri bat abian jarri nahi dutenak aurkeztu daitezke. Lehentasuna emango zaie lan arlo hauek dituzten proiektuei:
- Zerbitzu edota produktuak merkaturatzea negozio eredu berritzailetan oinarrituz eta Internet-eko eta informazio eta komunikazioen teknologi berrien ahalmenak aprobetxatzea.
- IKTn oinarritutako (Informazio eta Komunikazioen Teknologiak) produktu eta zerbitzu berriak sustatzea. Zerbitzu eta produktu horiek I+G (Ikerketa eta Garapena) urratsa gainditu dute eta azterketa fasean daude merkaturatu baino lehen.
Saritutako 5 proiektuek diru kopuru hauek jasoko dituzte:
- Lehenengo saria: 9.000 euro
- Bigarren saria: 6.000 euro
- Hirugarren saria: 3.000 euro
- Bi akzesitentzat: 1.000 euro
Halaber, Araba Enpresa Digitalaren laguntza izango dute. Laguntza hori 6.000 eurokoa izango da, eta ondorengo alderdi hauetako bat edo gehiago bideratzeko erabiliko da:
- Araba Enpresa Digitaleko instalazioetan -Arabako Teknologi Parkean-, eremu fisiko bat eskaintzea proiektua garatu ahal izateko.
- Bideragarritasun azterketa egiteko eta Negozio-planeko garapenerako tutoretza.
- Produktu edo zerbitzuari buruzko prototipo edo maketa funtzionalak sortu eta ekoizteko.
- Star-Upean laguntzea: bazkide estrategiko eta finantzarioak bilaketa eta kudeaketa.
- Informazio eta Komunikazioen Teknologia Berriei eta Enpresa-kudeaketari buruzko prestakuntza ematea.
- "Enpresaren ideia" zabaltzea, saria banaketari buruzko komunikazio-kanpaina bat eginez.
Sustatzaileak diru saria jasotzea negozio-asmoaren garapena baldintzaren pean jartzen du, eta ekimenaren erakunde laguntzaileek tutoretzaren ardura izango dutela.
Epaimahaiaren irizpideak
Epaimahaiaren irizpideak proiektuak balioztatzean, hauek izango dira nagusiki:
- Ideiaren originaltasuna
- Dakartzan berrikuntza teknologikoko elementuak
- Sustatzaileak ideia aurrera eramateko hartzen duen ardura
- Bideragarritasun operatiboa eta ekonomikoa
- Enplegua sortzeko ahalmena
- Informazio teknologiak aplikatzea
Informazioa eta dokumentazioa hemen
La ostiaa!!
Ctrl+C eta Ctrl+V erabiltzen dakizuela bistan da e??
Behintzat euros beharrean, euro jartzen bazenuten....
* Lehenengo saria: 9.000 euros
* Bigarren saria: 6.000 euros
* Hirugarren saria: 3.000 euros
* Bi akzesitentzat: 1.000 euros
Halaber, Araba Enpresa Digitalaren laguntza izango dute. Laguntza hori 6.000 eurokoa izango....