Teknologia albisteak

Jaiku.com-en sortzailea Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - Miramar jauregia
2007-07-23 : 13:07

Ikastaro interesgarri batean nago, gizarte sortzaileaz dihardugu EHUko Uda ikastaroetan (mirariz daukat wifi konexioa!). Eta aurkezpen interesgarria izan dugu, Jaiku sortu duen Jyri Engestrom soziologo finlandiarrarena.

Twitter bezalako presentzia eta mikroblog zerbitzu bat da Jaiku, Twitterrek baino irismen txikiagoa du, baina aukera extra interesgarriak ditu. Finlandian sortua, bereziki Nokia batzuekin oso ondo dator bat, pentsa zitekeen bezala...

Jyri Jaikukoak eman du lehen hitzaldia ikastaroan, eta funtsean beste toki batean eman zuen hitzaldi hauxe errepikatu du, egoera lokalera egokitua: Tagzania aipatu du, eta baita nola gaur goizean okertuta ia Arrasatera joan den, baina Jaikutik bertatik jaso duela abisua, han barik Donostian zela!

Sorpresa izan da niretzat bere profila ezagutzea: Jyri soziologoa da, eta gorago aipaturiko presentazio horretan agertzen ez diren puntu batzuekin hasi du gaur hitzaldia, sormen edo kreatibitatearen historia azkar batekin:

  • Aristoteles: sormena jainkoek emaniko dohaina zela.
  • Schopenhauer: jeinua, naturan sortzen da.
  • 20. mendea: sormena ikasi edo landu daitekeen diziplina da, eta aholkularitza zerbitzuak ere badira horrekin lan egiten dutenak.
  • Internet garaia: sormenaren hedapena, sareko 2.0 zerbitzuek sormenaren irismena zabaltzen dute, biderkatu egiten dute.

Jyri Engestrom egun batzuetarako egongo da Euskal Herrian, oporretan familiarekin. Baina beste tarte bat ere izango du Interneteko katxarrerookin egoteko: Datorren asteazkenean, hilak 25, elkarketa bat egongo da Donostiako Cadius taldeak antolatuta, Donostiako Ibaetan Ciemen zentroaren egoitzan arratsaldeko 16.30etan. Miguel Garcia ari da antolatzen hemen, eta bete artean gonbidapena irekia dela esango nuke...

Erantzun

Sartu