Teknologia albisteak

TomTom-ek Teleatlas erosi du

Erabiltzailearen aurpegia
Gari Araolaza - Teknosexua
2007-07-24 : 15:07

Nire ustez hau da urteko albistea Internet geografiaren inguruan. Askok ez duzue TeleAtlas ezagutuko. TeleAtlas da mundu osoko mapa eta informazio geografikoaren hornitzaile nagusia.

Bigarren hornitzaile bat ere badago, Navteq baina alde handia ateratzen dio TeleAtlasek.

TeleAtlasenak dira Google Map gehienetako datuak. Beraienak dira autoko GPS tresnetako mapa gehienak eta errepide bat falta zelako inoiz galtzen bazara, TeleAtlasena da errua.

Konturatzen zarete zein garrantzitsuak diren datuak TomTom-entzat? Autoko GPS baten hiru konposagaietatik (hardwarea, softwarea eta datuak) nire ustez garrantzitsuena dira datuak.

Horregatik jarraitzen dut OpenStreetMap proiektuan, datu libreak behar ditugulako, enpresa bakar baten eskutan egon beharrean. Gai honetaz gehiago jakiteko, Jesus Encinarren bloga gomendatzen dizuet.

Teknosexuan azaldua eta handik hona ekarria lizentzia honi esker.

Erantzun

Sartu