Teknologia albisteak

Ugao-Miraballeseko e-posta mezu erotikoen 5. txapelleta

Erabiltzailearen aurpegia
Gazteria Zinegotzigoa - Ugao-Miraballes Hiri Prestuaren Udala
2007-07-26 : 13:07

Ugao-Miraballeseko Udalak abian jarri du erotikugao.com gazteen kreazio-ahalmena bultzatu nahi duen proiektua teknologia berrien erabilpena sustatzen duen bitartean. Zergatik kontakizun erotikoak? Sexualitatea eta erotismoa bizitza osasuntsu baten osagaitzat dugulako.

Lehiaketa honetan 18tik gorako lurtar guztiek hartu dezakete parte. Lanak 2007ko irailaren 3tik 2007ko azaroaren 30a arte aurkeztu ahal izango dira.

Epaimahaia ezagunak diren idazle gazteak eta euskal bertsolariak osatuko dute, arlo honetako beste adituez gainera. Hauek 5 lan aukeratuko dituzte kategoria bakoitzeko eta web orrian eskegiko dira. Web orria bisitatzen dutenek kategoria bakoitzeko lan irabazleak erabaki ahal izango dute beraien botuen bidez.

Aurtengo lehiaketa irabazten dutenek saria jaso ez ezik, haien lanak antzerkitaratuak ikusi ere egingo dituzte Glu-Gluren eskutik. Horrez gain, saridunak izan diren lan guztiak liburuxka batean argitaratuko dira.

Anima zaitez! Sartu www.erotikugao.com-en.

Erantzun

Sartu