Gizarte sortzaileari buruzko jardunaldian, atzoko hirugarren hitzaldiari buruz hitzegingo dut nik. Danimarkako eskola (nere ustez) oso desberdin baten berri eman digu bertako Christer Lidzélius zuzendariak. Kaos Pilot da Negozio Eskola honen izena.
Arazoak ematen zituzten ikasleekin hasi omen ziren hasieran lanean, eskolara jun nahi ez zuten ikasleekin, batere motibaziorik ez zuten ikasleekin. Gaur egun 600 eskaeratik gora eukitzen dituzten urtero, eta horietatik 70 baino ezin dituzte onartu. Hortaz aparte Europan zehar beste 4 eskola zabaldu dituzte gutxienez.
Nabaria da teknika desberdinak dituztela gogoko eskola honetan. Hasi orduko danak zutitu gaitu hizlariak eta aldamenekoari zertara etorri garen kontatzea eskatu digu. Gero gure hizketaldian azaldu diren berba batzuk airera oihukatzeko eskatu digu.
Eskola eredu desberdina da Kaos Pilot-ena, non ez dagoen ez programarik, ez manualik, ezta irakasle fijorik ere. Lehenengo egunetik lanean hasten dira ikasleak, benetako bezero eta proiektuekin lanean, eta lan horrek eskatzen duen heinean heltzen diote teoriari.
Nola heziko ditugu ikasleak etorkizunerako jakin ez badakigu nolakoa izango den etorkizuna? Momentuan momentuko irtenbideak topatzen ikasten dute Kaos Pilot-en. Ikaslea motibatzen duten proiektuetan lan egitera animatzen dute, bera kezkatzen duten arazoetaz arduratzen eta hortan lan egiten.
Gustatu zait eskola honen eredua, bai horixe. Nik kazetaritza karrera egin nuen eta karrera osoan 3-4 artikulo idatziko nituen. Eskerrak orduan hasi berri zegoen prentsa lokalean trebatzeko aukera eduki nuela!
Portzierto, atzoko Luistxoren mezuko mirakuluak gutxi iraun zuen, bigarren hitzalditik aurrera wifi gabe geratu ginen Miramar jauregiko uda ikastaro hauetan.
Erantzun
Sartu