Teknologia albisteak

Euskal Herriko lurralde antolamendua aztergai

Erabiltzailearen aurpegia
Irati Azkue Leunda - Gaindegia
2007-09-06 : 09:09

Euskal Herrian Lurralde Antolamendu eredu desberdinak daude, besteak beste administrazio desberdinek erabakitzen dutelako gaiaren inguruan. Honek, lurraldeen arteko beharrak eta interesak alde batera uzten dituzte. IRAILAREN 29an, IRUÑEAKO BALUARTEN gai honen inguruko jardunaldia izanen da. Ikus informazio osoa www.nabarralde.info/jardunaldiak blogean.

Plangintza estrategikoaren garaian bizi gara. Lurralde antolaketak (LA) eragin erabakigarria du gizartean, ekonomian, komunitatean. Beti proiekzio edo norabide bat du, etorkizun bat xede.

Gure herriak egun LA modelo bat baino gehiago du; bertze arrazoiak tarte, gaian eskudun den administrazio zenbait badelako. Haien arteko ezberdintasun eta gatazkek gure lurraldeko komunitatearen beharrak edo interesak bazter uzten dituzte. Elkarrezintasun honek pertsonen mugitzea, ezagutzak edota jarduera sozio-ekonomikoak zailtzen ditu. Izan ere, gure herriaren batasuna indargabetzeko eta desegituratzeko maiz aski erabili den tresna da.

Beraz, gaiak izaera estrategikoa du, Euskal Herriaren etorkizunerako batik bat eta gure jarduera profesional eta intelektualetik haren garapenean parte hartzen dugunon arreta eskatzen du.

Argibideak

Jardunaldia irekia da, edonork parte har dezake. Horretarako, Gaindegiarekin (943 304 365) nahiz Nabarraldekoekin (948 211 057) harremanetan jartzerik besterik ez duzue.

Matrikula:12€

Kontu korronte zenbakia:Euskadiko Kutxa 3035 0058 30 0580090448

EGITARAUA 10:00 Jose Erramun Bustillo, aurkezpena 10:05 Nabarralde 10:35 Xabier Isasi 11:05 Luis Mª Mtz. Garate 11:35 Atsedena 12:00 Solasaldia 13:45 Jose Erramun Bustillo
Laburpena eta agurra 14:30 Bazkaria (erreserba behar da)

Informazio gehiagorako jo www.gaindegia.org/eu/jardunaldiak/lurralde_antolamendua web gunera.

Erantzun

Sartu