British Libraryk eta AEBetako Office of Scientific and Technical Information delakoak worldwidescience.org nazioarteko ikerkuntzari buruzko zientzia atari berria eta globala izan nahi duenaren prototipoa sortu dute. Ikerketari buruz ohizko bilatzaileen bidez nekez eskura zitezkeen informazioak aurkitzen laguntzeko jaio da.
worldwidescience.org ataria Interneten nazioarteko ikerkuntzari buruz jakin nahi duten Zientzia ikerlari eta jakin-mina duten guztientzat lagungarri izateko asmoarekin jaio da.
Zientzia atari berria eta globala izan nahi duenaren prototipoak nazioarteko ikerkuntzari buruz 200 milioi informazio orrialdetik gora biltzen ditu.
Aurkezpenean azaldu dutenez, webgune bakarrean printzipioz Google, Yahoo!edo bestalako ohizko bilatzaileetan nekez eskura daitekeen informazioa bilatuko du zientzia atari ezberdinetan. Hau da, neurri batean Zientzian espezializatutako bilatzaile bertikala izan nahi du.
"Zientzia ikerkuntzaren emaitzak orokorki artxibatzen dira hainbat iturritan eta horietako asko ezezagunak eta eskuraezinak dira ohiko bilatzaileen bitartez", esan omen zuen Raymond Orbach, Estatu Batuetako Energia Saileko zientzia idazkariordeak.
Horregatik, aipatutako British Library eta U.S. Department of Energy-ko Office of Science barnean dagoen OSTI , Office of Scientific and Technical Information, erakundeetaz gain, worldwidescience.orgeko bilatzaile aurreratuak zientzia eta teknologiako datu base espezializatu ezberdinetan egiten du bilaketa. Momentuz lurralde ezberdinetako honako 15 hauetan:
Datu Base gehiago gehitzeko asmoa dute.
Erantzun
Sartu