Bernardo Atxaga, Igor Calzada eta Paddy Woodworth-en Euskal Hiria
Atxagak eman zion hasera goizari. Euskaraz iragarrita zegoen hitzaldia erderaz eman behar zuela azaldu ostean, hurrengo hitzaldiaren izenburua "20 urte elebitasunean" izango zela agindu zigun.
Atxagaren ustez, gure herri honek hainbeste izen eukitzea bertan bizi den desasosiegoaren islada baino ez da: Euskal Herria, Euskadi, Comunidad Autonoma Vasca, Vascongadas, Pais Vasco... Baina bertan bizi diren bi ideologia nagusiak, nazionalistak eta estatalistak, ez dute hirian pentsatzen. Ideologia bakoitzak balorea zeri ematen dion, hortxe dago ideologien arteko desberdintasun nagusia. Urteetan zehar euskalduna=nekazaria (vasco=canpesino) ideari buruz ideologia bakoitzak egin dituen balorazioak daude oinarrian. Nekazaria, sanoa, ona, indartsua, ederra, noblea, langilea,... edo ezjakina, zazkarra, zatarra... izan daiteke ideologia bakoitzaren arabera.
Atxagaren hiria pluralitatea nagusi den hiri bat da. Pakean eta konbibentzian bizi ahal izango den hiria. Nahiago du zentroan eta ez periferian dagoen hiria. Erabakiak beti zentroan hartzen direlako.
Igor Calzadaren txanda etorri zen gero. Calzadak ikuspegi teorikoago bat egin zuen. Euskal Hiri kreatiboa definitzen saiatu zen. Nolabait industria, kontsumoa, kultura eta zerbitzuak bilduko dituen hiria izan behar da. Horretarako, aspaldian ia esklusiboki kezkatzen gaituen ordenazio territoriala eta arkitektura alde batera utzi eta gizartearen ongizatea bermatzen duten zerbitzuetan oinarritzea proposatzen zuen Calzadak.
Paddy Woodworth-ek, atzerritar batek, eta are gehiago irlandar batek, Euskal Herria nola ikusten duen azaldu zigun. Kanpokoek izan dezaketen "ezjakintasunetik" nola ikusten duen berak gure herria. Asko ibilitakoa da Paddy gurean eta anekdota asko kontatu zituen. Harritu egiten da Paddy, Irlandan ez bezala, kuadrilla edo famili berean ideologia edo pentsakera oso desberdinak lasai asko elkartzen direla ikusteaz. Ertzaina eta preso egondakoak mahai berean afaltzen dute soziedadian, baina hori bai, inoiz ez da politikaz hitz egiten eta inork gaia atera ezkero normalean danak isilik geratzen dira.
Erantzunak kargatzen...