Euskal Herriko natura argazkiak Google Earth-en
EuskalNatura.net webguneak Euskal Herriko natura argazkiak Google Earth-en ikusteko aukera martxan jarri berri du. Aipatu webguneko galeriako argazkiak ikusteko bisita birtuala egiteko aukera jarri dute. Bertan Euskal Herriko txokorik ederrenak, landareak, animaliak eta abar ikus daitezke modu erraz eta intuitiboan.
Argazkiok Google Earthen ikusteko .kml artxibo bat jaitsi besterik ez da egin behar. Artxiboa webgunean bertan eskuragarri jarri dute. Google Earth softwarea instalaturik izatea ere ezinbestekoa da, noski. Dena dela, jarraitu beharreko pausuak beren webgunean jarri dituzte.
.kml artxiboa lortzeko hiru aukera daude:
1- Artxiboa www.euskalnatura.net webgunean jaitsi daiteke.
2- Zuzenean, eskuineko botoiarekin saka eta "gorde artxiboa honela" aukera sakaz honako helbidean: Kml artxiboa
3- Artxibo erantsia jaitsi.
Erantzunak kargatzen...