Tramite bateratuetarako Espainiako Gobernuak duen zerbitzuaren zenbakia da 060. Interneten ere badute lehiatila bakar hori, eta euskaraz ere badagoen arren, itzulpena negargarria da: gauza batzuetarako Opentrad erabili dute, baina berrikuspenik gabe. Gainera, edukazio gutxi erakutsi dute, kexua bidali zaienean.
060 atariaren euskarazko bertsioan, itzulpen eta egokitzapen barregarriak (edo negargarriak) ikusten dira.
Errore horiek ikusita, ItzuL zerrendako partaide batek mezua idatzi zien, itzultzaile profesionalak kontrata zitzaten. Baina jasotako erantzuna polita izan da:
Gaia Zabaldun ere irten da, eta han, erantzunetan, itzulpen bitxi horien jatorria, parte batean, Opentrad sistema automatikoaren demoa dirudiela dio Eleka enpresako Ibon Aizpuruak.
Demoak berak zehazten du prototipoa dela hura, ez erabiltzeko itzulpenik argitara emateko. Eta Elekak berak ere abisua bidali zien webgunearen egileei, honen berri jakin zutenean. Baina erantzunik ez da izan.
Erantzun
Sartu