Sustatu logoa Teknologia albisteak

Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra

Ricardo Gómez - Filoblogia
2007-10-08 10:10

Gaurtik hasita urriaren 11ra bitartean, Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra izango da, Koldo Mitxelenaren heriotzaren 20. urteurrenarekin.

Koldo Mitxelana Katedrak antolaturik, biltzarra EHUko Filologia eta Geografi-Historia Fakultateko Aula Mangan izango da.

Biltzarrean bederatzi unibertsitate eta ikergunetako ikertzaileek parte hartuko dute, Mitxelenak bereziki landu zituen ondoko bost iker-lerro hauen inguruan jarduteko:

  1. Euskararen historiaurrea: konparaketa eta berreraiketa.
  2. Euskararen historia eta filologia.
  3. Dialektologia historikoa.
  4. Linguistika sinkronikoa.
  5. Lexikografia (sinkronikoa eta diakronikoa).

Biltzarraren egitaraua

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu