Teknologia albisteak
5

Barreterapia UEUren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Mari Karmen Menika - UEU
2007-10-08 : 17:10

UEUk, Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, BARRETERAPIA ikastaroa antolatu du. Ikastaroa larunbat goizetan emango da eta osasuntsu eta alai bizi nahi duen edonori zuzenduta dago.

Aurkezpena

Zer da barrea? Erantzun mekanikoa edo fisiologikoa? Ala barneko emozioak agerrarazten dituen jarduera psikologiko baten ondorioa? Zerk sortzen digu barrea? Txiste edo txantxa umoretsu bat entzuteak, albokoak estropezu egiteak, norbera agerian gelditzeak, kilimak jasotzeak.... Barre egitea mesedegarria dela ziurra da; are gehiago, zenbait sendagileren ustean, gaixotasunak uxatzeko metodo merke eta eraginkorra da. Beraz, osasuntsu eta alai bizi nahi baduzu, etorri ikastarora. “Barrea da lurraldeko herri guztiek espresatzeko erabiltzen duten hizkuntza bakarra”. Charlie Rivel

Helburuak

-inhibizioak gainditzea

-barrearen gozamenean murgiltzea

-une zoriontsuak lortzea

-barrearen erregistroak ezagutzea: barre-algara ozenak, irribarre lotsatiak, irri-karkaila zaratatsuak, erdi-ezkutuko irribarre isilak, isekaz beteriko barre faltsuak...

Nori zuzendua:

Osasuntsu eta alai bizi nahi duen edonorentzat.

Partaide kopurua: 10 lagun gutxienez, 25 gehienez. Oharra: partaide kopuru mugatua dagoenez, matrikula egin eta diru-sarrera egin ondoren hartuko da matrikula osatutzat eta ordena hori errespetatuko da.

Izena emateko epea: 2007ko irailaren 14tik urriaren 11ra.

= EGITARAUA =

Eguna: Azaroaren 10a (larunbata)

Ordutegia: 9:00 – 14:00

Egitaraua:

  • Ikastaroaren aurkezpena - Ikasgelaren ikerketa eta taldearen ezagutza - Dinamika ariketak - Erlaxazioa - Erlazio jarrerak (indiferentzia, sorpresa, harrokeria...) - Jolas sinbolikoak - Ahotsa - Ahozko bat-batekotasuna

Eguna: Azaroaren 17a (larunbata)

Ordutegia: 9:00 – 14:00

Egitaraua:

  • Talde dinamika - Jolas sinbolikoak - Begiradaren keinua: maitasuna, gorrotoa... - Jolas sinbolikoak - Erlaxazioa - Artikulazioak (hatzak, eskumuturrak, ukondoak...)

Eguna: Azaroaren 24a (larunbata)

Ordutegia: 9:00 – 14:00

Egitaraua:

  • Talde dinamika - Jolas sinbolikoak - Soinu onomatopeikoak - Ekintza motibatuak (ekintza: eseri, motibazioa: lasaitzeko) - Erlaxazioa - Gorputz irudiak (itxiak, irekiak) - Elementuak eta jarrera (elementu finkoa eta mugikorra) - Jolas sinbolikoak

Irakasleak:

Edurne Lasa, Magisteritza eta Pedagogia Terapeutikoan diplomatua, UEUko kidea eta aktorea; eta Jose Mari Larrañaga, aktorea eta UEUko kidea.

Erantzunak

beavis
2007-10-09 : 00:07

Kaixo,



Non izango da ikastaro hau?? informazio asko dago baina nik jakitea nahi dudana hain justu, ez da ageri ;)

Mari Karmen Menika
2007-10-09 : 13:42

Kaixo,



BARRETERAPIA ikastaroa UEUren Ikastetxe Nagusian izango da. Helbidea:Markeskua jauretxea. Otaola hiribidea, 1. Eibar.



nahia
2007-10-09 : 13:56



Kaixo!

eta zein hizkuntzatan izango da ikastaroa?

Eskerrik asko!

Mari Karmen Menika
2007-10-09 : 14:34



Kaixo!



Ikastaroa, EUSKARAZ izango da.



Eskerrik asko!

bildua
2007-10-10 : 12:01

aaammmmmm... orduan, "kar-kar" egin beharko da, eta ez "jaja" beharrean, ezta?

Erantzun

Sartu