Arte eszenikoen (musika, dantza eta antzerkia) Hautaketa Batzordeak jakinarazi egin du KREA Adierazpen garaikidearen Sormen Programako lehen edizioaren beketarako hautatutako zazpi artisten inguruko erabakia. KREAren, Vital Kutxak bultzatu duen proeiktua, bekak sortzaile hauentzat izango dira: David Alkorta (1982), Raquel Marín Ezpeleta (1976), Zuriñe Fernández Gerenabarrena (1965), Víctor García de la Torre (1963), Maider López (1984), Sandra López de Maturana (1980), eta Ander Perrino (1986).
Hautaketa Batzordeak, erabakia eman aurretik, KREAren Sormen Programako beken lehen deialdira aurkeztutako 150 eskaera baino gehiago zehatz aztertu ditu. Ekimen hori urtero egingo da, eta horrela sormen garaikidea sustatu eta proiektuen ikerketa, garapen eta hedapenari lagundu nahi zaio. Artistek 12 hilabeteko gehieneko epea dute euren proiektuak garatzeko.
Hautaketa Batzordea arte eszenikoen arloko aditu hauek osatu dute: Gonzalo Centeno (Barakaldo Antzokiko eta INAEMeko antzoki-sareko zuzendaria), Juan José MENA (Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria), Marta Monfort (Principal Antzokiko zuzendaria), Sabin Salaberri (musika-zuzendari eta -aholkularia) eta Araceli de la Horra (KREA Adierazpen garaikideko zuzendaria).
Diziplina anizkuneko proiektuak
KREA Proiektuak atalean ez dago adin-mugarik eta atal honetan bideratzen da diru gehien beketarako. Hiru proposamen hautatu dira. Zenbatekorik handiena, 12.000 euro, Zuriñe Fernández Gerenabarrenak jasoko du: musika-tresnen laukote baterako musika-konposizioa, diziplina anizkunekoa, bideoa, dantza, argia eta elektronika zuzenean biltzen dituena.
KREA Proiektuak atalaren barruan, Víctor García de la Torre perkusionista, aktore eta arte eszenikoen espezialitate desberdinen (pianoa, ahotsa, perkusio afro-latindarra) irakasleak 8.000 euroko beka jasoko du Rezikleta proiekturako. Kaleko ikuskizun horretan, hiru gurpileko bizikleta-gurdien gainean doazen lau aktore-musikarik birziklatutako musika-tresnak erabiltzen dituzte kontzertu antzeztu bat sortzeko, ikusle guztiei zuzenduta.
Amaitzeko, Raquel Marín Ezpeleta Artearen Historiako lizentziatuak eta arte eszenikoen graduondokoa duenak 4.000 euro jasoko ditu Euskadiko gaur egungo antzerkiari buruzko ikerketa-proiektua egiteko, zehatz esanda, antzerki esperimentalari eta horrek teoria postmodernoekin duen loturari buruz ikertzeko.
KREA Gaztea beketan adin-muga 30 urte da, gehieneko zenbatekoa 4.000 eurokoa da, eta sormenerako eta trebakuntzarako laguntzak ematen dira. Atal honetan lau artista hautatu dira: Maider López, Ander Perriño, Sandra López de Maturana eta David Alcorta Ruiz.
Maider Lópezek 4.000 euro jasoko ditu biola-interprete moduan ikasketak zabaltzeko. Londresgo Royal College of Music-eko goi-mailako tituludun honek Andra Darzins irakaslearen eskutik musika garaikidearen musika-eskolak hartuko ditu Staatliche Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Stuttgart Alemaniako eskolan.
Ander Perriñok 4.000 euro jasoko ditu kontrabaxuaren espezialitatean musika-prestakuntza jarraitzeko. Musikari gazte hori Berlingo Hanns Eisler goi-mailako musika-eskolara joango da, eta Esko Laine kontrabaxu-irakaslearen eskolak hartuko ditu.
Sandra López de Maturana filologia ingeleseko lizentziatu, aktore eta kazetariak, 2.000 euroko beka bati esker, prestakuntza osatuko du, antzerkiaren arloko ikasketa kritikoei eta antzezpenaren analisiari buruzko Masterra egingo baitu Londresgo King´s College eta The Royal Academy of Dramatic Arts-en.
David Alcorta Ruizek ere bere prestakuntza osatzeko 2.000 euro jasoko ditu. Antzerki-argiztapeneko teknikari honek antzerkirako eta operarako argiztapen-diseinuaren inguruko ikasketak jarraituko ditu Londresgo The Central School of Speech and Drama unibertsitatean.
Erantzun
Sartu