Txortan 3: Return of the Jedi
Nire lantokixan, euskaldun giru bultzatekotan, saretxu bat dakau, ekimen ezbardiñakin (urtero sagardoteixan afaitxu bat adibidez). Ondala gitxi, sare horren barrun, "berba bizien kofradia" sortu gendun, sareko partaide guztik inbitaten galtzen dan berba bat "adoptatatea", hau de, erabiltxea, zaintzea eta zabaltzea konprometiute. Horretako, aukeratutako berbi geure sarin zabaldu birde korreoelektronikoz, esplikaten zer nahi daben esan eta, ahal dan neurrixan, argazki ero dibujo bateaz esplikaziñoi aberasteko. Jakin nik hau zabaldu baño lehen beste lankide askok euran ekarpenak einbenela, danak galtzeko arriskun dazen berbakin.
Hauxe bixaldu neban nik:
Berba bizien kofradia
Jaun-andriok, nik aukeratutako berbi "Txortan" da. Erabiltxen dala? Bai, asko, bañe eñ gitxi! JAJAJA
Bueno, hori ezta egixe. Gure kuadrillan esaten douen morun, hamen asko joten da (txortan etxen da), bañe beti bardinak ga etxen douenak! JAJAJA! Bueno, hori be ezta egixe. Eta esplikakot. Gaztetaz sarritxan entzun gendun esaera bat zan "Itziarreko Txitxarro diskotekan joten eztabena tontu re". Edadi euki gendunin eta juten hasi giñanin hori esaerioi aldatu ein zan: "Itziarreko Txitxarro diskotekan joten eztabena tontu ero geure kuadrillaku re". JAJAJA
Ondala gitxi entera na nundik datorren "txortan" berbi. Euskal Herriko arrantzalik, aspaldi, ondala urte asko, aparteko uretan ibiltxen zinin, Terranova ingurun edo Gran Sol aldin, egun askoko marik etxen ben, denpora asko etxetik kanpo. Haurreatxik, han ingurun lurre joten benin (esate bateako Eskozi aldin) popi galdute putetxea bisitxa juti normala zan. Eta denpora gitxi eukelako alde batetik, eta diruaz be ezebizelako franko bestetik, hango emakimunin oferti hauxe zan: "Short Time". Hori gure gixonantzako "txortan" zan (ikustezue kostakuk hizkuntza kontun ilustrauk gazela).
Egixe ra? Beteasaber, ez segurua, bañe ez esan eztala politxe.
Bueno. Hurrengun formala ixango na, benetan baztertutako berban bat aukeratukot zaintzeko eta batun idatzikot. Bitxartin, hamen argazki bat gaurko temin konture... bañe ez esan Del Olmo jaunai! JAJAJA
Ondo bixi!
Post-data
Niri mariñelan abentura hau parranda girun kontastan lagun batek. Ez na gogoratzen ze lagun (pena handixe akat), señali parranda handixe ixan zana, bañe honetaz geixa hamen topa rot. Beraz, ezta gauza barrixe.
Post-data 2: Karkarkar
Da, yake hamen gazen, komentaixotxu bat. Kontu hau zabaltzeko momentun, gure enpresan dakauen euskera teknikaixak (Mendaroko fenomeno bat) inbita nitxun JAJAJA baik KARKARKAR ipintxea, euskeraz holaik dala eta. Burugogortxu nazenez euan moure laga neban. Baten batek esplika leike nire moukoxe analfabeto batei nundik datorren KARKARKAR? Xakilixutek asko erabiltxen dau, eta nitzako Xakilixutek esaten dabena jangoikun berbi re, bañe raru bentxantzen gasta. Eztot esaten iñok holaik barre etxen eztabenik, bañe nik eztor iñor ezautzen. Eztaipa, txakurran zaunkari UAU UAU edo GUAU GUAU edo OUAU OUAU idatziko neuke, bañe sekule bez SIF SIF SIF edo BER BER BER. Pasa ein na alakoxi...
1000 esker
Erantzunak kargatzen...