Teknologia albisteak
1

Hameko berbe ikisi gure d(og)u

Erabiltzailearen aurpegia
Lander Solozabal - Bizarra Lepoan euskara elkartea
2007-10-02 : 09:10

Uribe Kostako bizkaiera lantzeko ikastaro aitzindaria. Teoria eta praktika uztartuta eskualdeko euskarak entzun eta praktikatuko ditugu.

Bizkaiera ikastaro aitzindaria iminiko dogu martxan: teoria eta praktika uztarturik, 100 orduko ikastaroa, Labayruk homologatua. Urrian hasita Aste Santuko oporrak arte, bizkaiera estandarra eta gure eskualdeko eta herrietako bizkaiera landuko dogu. Martitzen eta eguenetan, 20:00etatik 22:00etara, egun batean teoria eta bestean mintzapraktika. Mintzapraktika saio honeetan, nonoz, eskualdeko gonbidatuak ekarriko doguz. Garrantzi berezia emon gura deutsagu praktikotasunari eta gure asmoa da behin ikastaroa amaituta eta ikasleek gura badabe bizkaierazko Berbalagun taldea sortzea Getxon. Prezio bi egongo dira: Bizarra Lepoaneko bazkideentzat 150 € eta bazkide ez diranentzat 200 €.

Informazinoa eskatzeko eta izena emoteko: 94 491 43 57 / bizarralepoan@euskalnet.net

Erantzunak

arratenuor
2007-10-17 : 17:04

izugarri ideia ona dela iruditzen zait, baina ikastaroak bizkaian bakarrik ez emateko eskatuko nuke, gasteizko jendeak ere kostaldeko euskara ikas dezan. eskerrik asko

Erantzun

Sartu