Azken Agurra literatur lehiaketa: testamentuak idatzi
2007-10-01 11:10
Lehiaketaren oinarriak:
Ondarroako BOLO-BOLOk 9. Testamentu Gutunen Lehiaketa antolatzen du. Idazle bakoitzaren esku geratzen da gaia zelan jorratu, beti ere testamentu edo agur gutunaren eremuan bada eta hurrengo baldintzok betetzen baditu:
- Idazlanak euskaraz idatziko dira.
- Parte hartzeko ez dago adin mugarik.
- Lanak argitaragabeak, saritu gabeak eta originalak izango dira.
- Idazkiek testamentu edo behin-betiko agur gutunaren forma izatea hobetsiko da.
- DIN A4 formatuan, eskuz (garbi irakurtzeko moduan), makinaz edo ordenadorez idatzita aurkeztuko dira lanak. Bi orrialde baino luzeagoko lanik ez da onartuko.
- Idazlanari izenburu edo lema bat jarri eta goitizenez sinatuko da. Datu pertsonalak aparteko gutunazal batean sartu (izen-abizenak, helbide osoa eta harremanetarako telefonoa) eta lanarekin batera bidaliko dira, gutunazal berri baten barruan.
- Lanak aurkezteko azken eguna: 2007ko urriaren 5a, ostirala.
- Lanak posta elektronikoaren bidez edo ohiko posta zerbitzua erabiliz aurkez daitezke, helbide hauetan:
Ondarroako Udala.
Azken Agurra Lehiaketa.
Euskara Zerbitzua.
48700 ONDARROA (bolobolo@euskalnet.net) - Posta elektronikoaren bidez iritsitako lanak, antolatzaileek bideratuko dizkiete epaimahaikoei, beti ere datuak diskrezio osoz erabiliz.
- Epaimahaiak bi sari aukeratuko ditu: Euskal Herriko lanik onena. 600 eta "Bolo" oroigarria. Ondarroako lanik onena. 300 eta "Bolo" oroigarria. Euskal Herriko lanik onena Ondarroan gertatuko balitz, bigarrenak jasoko luke 300 ko saria.
- Literatura munduko hiruzpalau adituk osatuko du epaimahaia (Kirmen Uribe idazle ondarrutarra epaimahai-buru dela). Epaimahaiak adostutako erabakia finkoa izango da, eta aparteko arrazoirik izan ezean, inork ezin izango du erabakiaren kontra jo.
- Sari banaketa: aldez aurretik besterik adierazi ezean, 2007ko azaroaren 31an, asteazkena (Domu Santu egunaren bezperan), iluntzeko 8:30etan, Ondarroako Kafe Antzokian.
- Lehiaketan parte hartzeak aipatutako arauak onartzea suposatzen du.
- BOLO-BOLO aldizkariak saritutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, beti ere idazlearen izena eta datuak agertuz.
Erantzunak kargatzen...