Teknologia albisteak

Gu ta Gutarrak taldearen lehen diska

Erabiltzailearen aurpegia
Unai Elizasu - LANKU
2007-10-01 : 10:10

Gu ta Gutarrek diskoa kaleratuko dute Urrian. Igor Elortza eta Unai Iturriagak euskal herriei, hitzari, gauari, maitasunari, politikari, ametsei,amorruari zein bizipozari jarritako bertsoak dira lan honen oinarri, Josu Zabalak herri-musikatik abiatuz rockaren eragin nabariekin sorturiko doinuz jantzirik.

Otsailaz geroztik 20 herri baino gehiagotan euren bertsokantak plazaratu eta gero, CD batean bilduko dituzte Gu Ta Gutarrak taldekoek.

Gutako bakoitzaren baitan bizi diren hamaika gutarrei buruzko bertsokantak.

Gu ta Gutarrak taldearen irudiak ikusi nahi? sartu ondorengo web gunean: www.gutagutarrak.eu

Erantzun

Sartu