Batasunako atxilotuak 22 omen dira
Seguran egitekoa omen zen bilera batean gertatu omen ziren atxiloketa gehienak.
(Jarraian datorrena goizeko 8etan idatzi dugu. Lehen zerrenda horrek ez du asko balio. Erantzunetan izen gehiago).
Medioek dioete gaur 22 direla atxilotuak, baina oraingoz, 12 izen bakarrik zabaldu dira:
- Joseba Permach,
- Juan Joxe Petrikorena,
- Rufi Etxeberria,
- Juan Kruz Aldasoro,
- Ibon Arbulu,
- Ainara Armendariz,
- Patxi Urrutia,
- Jon Garai,
- Marije Fullaondo,
- Imanol Iparragirre,
- Anjel Mari Elkano
- Jean-Claude Agerre
Euskadi Irratian esan omen dute Ainara Armendariz ez dagoela atxilotua.
Batasunaren Mahai nazionalaren izen-osaketa iaz eratu zen azkenengoz, eta hartan 38 lagun zeuden. Horietarik, Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez espetxean daude (Alvarez aste honetan atxilotua). Aiora Epelde eta Olatz Dañobeitia mahai nazionaleko bokalak Segi auziagatik daude espetxean otsailetik.
Beste pertsona hauek ere Mahai nazionalekoak dira, baina ez dakigu atxilotu artean dauden edo ez: Jon Gorrotxategi, Joana Regueiro, Asier Imaz, Karmele Aierbe, Aner Petralanda, Aitor Aranzabal, Asier Arraiz, Ane Lizarralde, Lourdes Uribarri, Iñaki Olalde, Maite Díaz de Heredia, Mikel Zubimendi, Mikel Etxaburu, Karmelo Landa, Jone Goirizelaia, Mikel Torre, Haizpea Abrisketa, Maite Goienetxe, eta Eusebio Lasa.
Mahai nazionaleko Ipar Euskal Herriko lurralde-ordezkariak ere ez dira ageri orain arte zabaldutako atxilotuen zerrendetan: Xabi Larralde, Aintzina Mazusta eta Aurore Martín
Medio batzuek Tomas Alejandro bat aipatzen dute atxilotuen artean, baina zalantzazkoa dirudi: agertu ostean, gero borratu ere egin dute zenbait agerkari digitalen edizioetatik. Batasunako mahai nazionalean ez dago izen hori duen inor.
Erantzunak kargatzen...