Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Irratia.com-en 100. saio publikoa

Sustatu
2007-11-27 : 11:11

Irratia.com ekimenak bere 100. saioa egingo du abenduaren 5ean, eta zuzeneko saioa izateaz gain, aurrez aurrekoa izango da, Bilboko Kafe Antzokian, jendez inguraturik egingo baitute, gaueko 22.00etan.

3

Zientzia eta naturako albisteak e-posta bidez

Antton Alberdi - EuskalNatura.net webgunea
2007-11-27 : 09:11

EuskalNatura.net webgunean zientzia eta naturaren inguruko albisteak e-posta bidez jasotzeko aukera martxan jarri berri dute. Erabiltzaileek astelehen goizetan jaso ahal izango dituzte aurreko asteko albiste garrantzitsuenak. Albisteok Euskal Herri zein nazioarte mailakoak izango dira eta natura eta zientziaren munduko aurkikuntza interesgarri eta gertaera garrantzitsuenak bilduko dituzte.

UEUk ikasturteko erronkak aurkeztu ditu gosari akademiko baten bidez

Idoia Torregarai Martija - UEU
2007-11-26 : 15:11

UEUk 2007/2008 ikasturteko erronkak aurkeztu zituen joan den asteburuan Bilbon genetikari buruzko gosari akademiko baten bidez. Mahainguru osoa entzungai dago sarean.

2

ZINEBI: aurten 38 herrialdetako 92 film lehian

Sustatu - Zinebi
2007-11-26 : 01:11

Orotara 92 film lehiatuko dira azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialean. Guztira 400 film inguru ikusgai eta besteak beste, Marilyn intimoa erakusketa. Pere Portabella ekoizle eta zinemagile kataluniarrak jasoko du Ohorezko Mikeldi saria.

Gizonak indarkeria matxistaren kontra

iñaki kasares - gizON
2007-11-23 : 11:11

Azaroaren 25ean Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Badakigunez, emakumeek pairatzen duten bortizkeria matxista geure gizarte sexistaren ondoriorik kaltegarrienetakoa da. Izan ere, eraildako emakumeen kasua jarduera lazgarri honen ondoren ikusgarriena bada ere, egunero-egunero, ageriago edo gordeago, etengabe gertatzen da erasokeria hau.

2

Kindle: irakurketaren geroaz hausnarketa batzuk

Sustatu
2007-11-23 : 10:11

Amazonek Kindle atera berri du,irakurgailu elektronikoa, liburuak, egunkariak eta blogak irakurtzeko. Hausnarketarako une bat, ea irakurketa digitalak ze etorkizun izango duen. Paperezko liburuaren geroa ere hor dago dantzan.

Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza: 2. jardunaldia

Iñigo Unanue eta Edurne Bilbao - IMH
2007-11-23 : 08:11

Azken lau ikasturteetan Elgoibarko IMH-Makina Erremintaren Institutua lantzen ari da POI (Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntza) metodologia eta emandako emaitza eta onuren berri iaz lehen jardunaldia antolatu bazuen, aurten beste 4 hitzaldirekin osatuko du azaroaren 23ko goiza: IMHko ikasleen aplikazio praktikoa (Eje proiektua), Juan Jesus Anduaga (Irizar), Carles Monereo (motibazioa ikasgelan) eta Francis Elizalderen (eneagrama).

Itzulpengintzak Europaren eraikuntzan izan duen garrantzia hizpide, gaur Donostian

Jabier Agirre - UZEI
2007-11-22 : 13:11

Gaur arratsaldean Europako Batzordean Itzulpengintza Estrategiako eta Eleaniztasuneko Zuzendaria den Francisco de Vicente jaunak hitzaldia emango du Donostian, UZEIren 30. urteurrena dela-eta.

Zapiain, zoofilia, Txillardegi eta blogosfera

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2007-11-22 : 11:11

Txillardegiri buruzko liburua idatzi du Markos Zapiainek, eta sarean dago testua osorik: Txillardegi eta Ziminoa. Atzo Donostian izan zen aurkezpena, eta Patxitraperok kronika idatzi du. Interneten dexente ikertu du filosofoak gero: Ziminoen urritasun horretaz Eibartarrak foroan galdetuta Leire Narbaiza animaliazaleak erantzun duenez, preseski, gizona eta primatea «hain igualak izanda, ez dabe zoofilixia danik konsiderauko».

1

Hitz gurutzatuen Euskal Herriko lehen txapelketa

xare - Luma Hilabetekaria
2007-11-22 : 09:11

Luma Hilabetekariak antolatzen du I. Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa. Irunen izango da, larunbatean, abenduak 1. Azaroaren 28an bukatuko da izena emateko epea. Aurreneko aldi honetan, ez dira 40 baino partaide gehiago onartuko.

Elebilak hilabete

Inaki Irazabalbeitia - Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
2007-11-22 : 09:11

Duela hilabete pasatxo jarri genuen Elebila abian. Hainbat datu interesgarri eman dizkigu. Elebilak jendearen arreta ekarri du. 30.000 lagun desberdin baino gehiagok bisitatu du eta batez beste 12.000 orrialde baino gehiago ikusten dira eguneko.

"Zientzia Prentsan" ikerketa egiteko pertsona baten bila

Maria Gil - Elhuyar Fundazioa
2007-11-22 : 05:11

Elhuyar Fundazioak Zientziaren Komunikazioaren sailean "zientzia prentsan" ikerketa lana egiteko pertsona bat bilatzen du. Lanaren helburua zientzia eta teknologia gaiek komunikabide idatzietan jasotzen duten tratamendu a aztertzea da.

7

AHTren ingurumen eragina Google Earthen

prentsa - AHT Gelditu! Elkarlana
2007-11-21 : 15:11

“Euskal Y” deritzonaren eta Abiadura Handiko Nafar Korridorearen ibilbideak Google Earth-eko 3D mapa ezagunetan zehatz mehatz ikusteko aukera ematen duen webgune berri bat aurkeztu dute gaur Donostian. Eguneraketa 17.15: ikus mapa Google Maps-en eta Sustatun bertan itsatsia.

7

Wall Street Journal: argitaraturiko erantzun gutunak

Juan Martin Elexpuru - Vancouver
2007-11-21 : 09:11

Juan Martin Elexpuru naiz, Vancouverren nago ingelesa ikastera etorrita. Joan den ostiralean, kasualitatez, polemikari jarraipena ematen dioten hainbat gutun sorta aurkitu nituen Wall Street Journal egunkarian. Kopiatu egin ditut eta hor doazkizue. Ondo izan. Eguneraketa, 12.25: Erantzunetan, 180 lagunek WSJra bidali duten gutuna osorik, sinadura guztiekin.

1

Sukaldean.com: katxarro berri bat

H. Etxeberria/ D. de Jorge - sukaldean.com
2007-11-21 : 08:11

Sukaldean.com tresna berri bat da, sukaldeko lanak euskaraz egin ahal izateko sortua. Milatik gora errezeta daude bertan, guztiak frogatuak, guztiak janda, eta guztiak gozatuak, bai horixe!

Euskalbar.eu webgunea sortu dute

Sustatu
2007-11-20 : 13:11

Euskalbar euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko itzulpenak egiten laguntzen duen Firefoxerako tresna-barra bat da. Gaurtik aurrera webgunea ere badu: Euskalbar.eu.

Aberrikuntza: berrikuntza baino beharrago

karlos santisteban - BAI
2007-11-20 : 11:11

Berrikuntza modan dago, edo Ibon Sarasolak nahiago duen bezala, boladan. Erakunde publikoen izenduretan, biltzar eta hitzaldietan, liburuetan... nonnahi agertzen da "berrikuntza" hitza. Nik kontzeptu berria proposatu nahi dut, "aberrikuntza" alegia.

Nobedadeak NeguGorriak.net webgunean

Aitor - negugorriak.net
2007-11-20 : 09:11

Negu Gorriak taldea gogoratu eta bere kideak izan zirenen egungo musika ibilbidei segitzen dien web orrialdeak eduki berriak aurkeztu nahi ditu, jaio zenetik bi urte igaro direnean.

1

Eta neskak?

itziar - e-makumeak taldea
2007-11-19 : 11:11

Gure ingurura begiratu, eta mutilak besterik ez! eta zer da hau? informatikari izateak sexu jakin batekoa izatea eskatzen al du? eta neskak, non daude? eta gu zergatik etorri gara?

galdera hauek, eta beste hainbat buruan bueltaka izan ondoren, gure ikerketak eta burutazioak martxan jarri ditugu...

Mahai-ingurua Bilbon, Sabino Arana gaitzat hartuta

xme - elkar
2007-11-19 : 11:11

Jurgi Kintana historialari gazteak euskaraz idatzitako Sabino Aranaren lehenengo biografia kaleratu duela-eta, aurkezpen gisako mahai-ingurua antolatu da azaroaren 20rako, arrastiriko 7etan, Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barrian). Parte-hartzaileak, Joseba Agirreazkuenaga eta Mikel Aizpuru historialariak eta Josune Ariztondo EBBko kidea. Xabier Mendiguren Elizegi arituko da moderatzaile-lanetan. Entzun nahi duten guztientzat zabalik dago ekitaldia.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››