Mahai-ingurua Bilbon, Sabino Arana gaitzat hartuta
2007-11-19 11:11
Jurgi Kintana historialari gazteak euskaraz idatzitako Sabino Aranaren lehenengo biografia kaleratu duela-eta, aurkezpen gisako mahai-ingurua antolatu da azaroaren 20rako, arrastiriko 7etan, Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko Plaza Barrian). Parte-hartzaileak, Joseba Agirreazkuenaga eta Mikel Aizpuru historialariak eta Josune Ariztondo EBBko kidea. Xabier Mendiguren Elizegi arituko da moderatzaile-lanetan. Entzun nahi duten guztientzat zabalik dago ekitaldia.
Aranaren testuingurua, gaurkotasuna, itzal-argiak horrelako kontuak erabiliko dira mahai-inguruan, baita entzuleek proposatu nahi dituzten gaiak ere. Zuk ere bertaratu nahi baduzu, ongi etorri.
Erantzunak kargatzen...