Teknologia albisteak
1

Sukaldean.com: katxarro berri bat

Erabiltzailearen aurpegia
H. Etxeberria/ D. de Jorge - sukaldean.com
2007-11-21 : 08:11

Sukaldean.com tresna berri bat da, sukaldeko lanak euskaraz egin ahal izateko sortua. Milatik gora errezeta daude bertan, guztiak frogatuak, guztiak janda, eta guztiak gozatuak, bai horixe!

Erabilera ezberdinak ditu, baina egileok aholkatzen duguna JAKIEN ZERRENDARA joatea da eta han, prestatu nahi duzun jaki nagusi hori topatzea: oilaskoa, arroza, legatza, orburua, itsakabra... Egin klik gainean eta ikusiko duzu zenbat aukera on.

Zer sukaldatu asmatu ezinik bazabiltza, ostera, zoaz TALDEKA aurkibidera, eta han begiratu nahi duzuna, zopak, postreak, haragiak, arraina... Baina, esan bezala, lehen erabilera gertatzen da zehatzagoa.

Beste gauza bat ere bai: sukaldeko hiztegi oso baldarra erabiltzen dugu normalea: nola esan behar da franbuesa ala mugurdia, sandia ala angurria, barbarina ala salmonetea... Sukaldeko hitzak ikasten lan apur bat badugu, denok ere. Nola esan sofreir, napar, gratinar...? Horretarako hiztegi txiki bat egin dugu, erabiltzaileen laguntzaz hazteko asmotan dena.

Hobekuntzak ere asko egin daitezke. Alde batetik, testuen tranferitzean, akats txikiak sortu dira, oraingoz ezin detekta genitzakeenak. Horretan eta itxura eta erabilera aldetik ezer esatekorik baduzu, gustura jasoko ditugu iradokizunak.

Euskarazko Errezetategi Nagusi izateko nahia ere badu sukaldean.com honek. Alegia, handitzen eta hazten joatekoa. Geroak esan beza.

Dena dela, egin iezaguzu bisita eta ea zer iruditzen. Mila esker.

sukaldean.com

Erantzunak

aitor
2007-11-23 : 17:27

Benetan lan bikaina!

Erantzun

Sartu