Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Zientzia Prentsan" ikerketa egiteko pertsona baten bila

Elhuyar Fundazioak Zientziaren Komunikazioaren sailean "zientzia prentsan" ikerketa lana egiteko pertsona bat bilatzen du. Lanaren helburua zientzia eta teknologia gaiek komunikabide idatzietan jasotzen duten tratamendu a aztertzea da.

Hauek dira baldintzak:

  • Kazetaritza edo zientzia ikasketak izatea.
  • Frantsesa menperatzea.

Lanak 4 hilabeteko iraupena dauka, 2007ko abenduan hasi 2008ko martxoaren amaiera bitartea, egunean bost orduko lanaldian.

Interesatuek azaroaren 25a baino lehen bidali beharko dute curriculuma helbide elektroniko honetara: zk@elhuyar.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu