Euskalbar euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko itzulpenak egiten laguntzen duen Firefoxerako tresna-barra bat da. Gaurtik aurrera webgunea ere badu: Euskalbar.eu.
Euskalbarri esker, euskarazko hiztegietan bilaketak egitea inoiz baino errazagoa da. Orain dela aste batzuk kaleratu zen Euskalbarren 3.0 bertsioa, eta oraingoan webgunea aurkeztu dute.
Hemendik aurrera bertan zentralizatuko dute Firefoxen gehigarri honi buruzko informazioa: berrikuntzak, bertsioak, iradokizunak jaso, eta abar.
Euskalbarri buruzko ezer esateko baduzue, gune berri honetan egin dezakezue. Blog baten bidez informatuko dute, batetik, baina kolaboratu ere egin dezakezu garapenean, edo gehikuntzak eta abarrak proposatu, Google Code zerbitzua oinarri duen jarraipen-tresnaren bidez (Google edo Gmail-en kontua izan behar da hor parte hartzeko):
Borondatezko proiektu honek EuskalGNUri esker sortu du webgune berriak.
Euskararen inguruko zalantza-argipenerako dagoen tresnarik onena da Euskalbar, eta Firefox nabigatzailean integratzen da. Euskalbarrek honako hiztegi eta baliabideak kontsultatzeko aukera ematen du:
Erantzun
Sartu