Teknologia albisteak

Nobedadeak NeguGorriak.net webgunean

Erabiltzailearen aurpegia
Aitor - negugorriak.net
2007-11-20 : 09:11

Negu Gorriak taldea gogoratu eta bere kideak izan zirenen egungo musika ibilbidei segitzen dien web orrialdeak eduki berriak aurkeztu nahi ditu, jaio zenetik bi urte igaro direnean.

Aste honetarik aurrera Negu Gorriak taldeari buruzko edukiak bi hizkuntzatan kontsulta daitezke: euskaraz eta gazteleraz.

Hemen informazio osoa aurkituko duzu: taldearen historia, diskografia, bideoak, aragazkiak eta bestelako datu asko.

Hala ere, hau ez da web orriak urtea amaitzeko eskaintzen duen albiste bakarra. Musika talde aparta honen taldekideen proiekto artistikoen berri emateaz gain, negugorriak.net orrialdeak edukin gahiago eman nahi dizue: argazki gehiago, prentsa artikulu gehiago, soinu fitxategi berriak, bilatzaile bat.

Eta atal berri bat: NG.NET Telebista, bideo biltegi bat. Atal berri honek Negu Gorriak taldekideen iragana eta oraina birpasatzen ditu.

Bisita ezazu www.negugorriak.net

Erantzun

Sartu