Elhuyar Oinarrizko Hiztegia-ren bigarren argitalpena kalean da, Hiztegi honekin, euskara-gaztelania/castellano-vasco familiako hiztegi guztiak eguneratu ditu Elhuyarrek. Eta, aurten, Durangoko azokan, Elhuyarren standera gerturatzen den orok hiztegia mugikorrera deskargatzeko aukera izango du.
Peluxezko panpina da Nabar, baina berezitasuna dauka: ipuinak kontatzen ditu. Erantsia duen MP3 tresnari esker, mundu osoko ipuinak jalgitzen dira bere baitatik. Oraingoz, zazpi hizkuntzatan daude ipuinok: aragonieraz, katalanez, ingelesez, gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta okzitanieraz.
Abenduarekin batera jantzi berria estreinatuko du Infozazpi irratiak. Gune osatuago eta biziagoa eskaintzeko asmoz egin da aldaketa, diseinu modernoagoa eta iristerrazagoa izateaz bat. Entzuleekin elkarrekintza handiagoa eta podcast eskaintza zabala ditu blog itxura hartuko duen gune berrituak
Pablo Fernandez Gallardo matematikariaren hitzaldi interesgarri batean izan nintzen atzo Bilbon, Bidebarrieta kaleko liburutegian. Hitzaldi sorta izan da, Matematika eguneroko bizitzan, eta atzokoa zen azkena: Googleren sekretua. Neurri batean, sekretu matematikoa da hori, atzo Fernandez Gallardok azaldu zigunez.
Oso zalea ez banaiz ere inoiz edo behin entzun dut Cocidito madrileño Radio Euskadin eta, alde batetik, egoki ikusten dut saio horretan egiten den salaketa: Madril aldeko komunikabideetan euskal kontuen aurka egiten den "gerra" moduko hori. Baina, bestetik, ez dut ongi ikusten egin ohi den beste salaketa: Madril aldeko kazetariak ezjakinak direla eta kultura maila eskasekoak, euskal gaiei dagokienez.
Bermeoko Udaleko Euskara Sailak, GEURIEN BE BAI egitasmoaren barruan, elkarte eta txokoek euskaraz idazten laguntzeko CDa kaleratu du, idazteko eredu eta argibideekin.
Ekimen interesgarria abiatu dute Literatura Eskolako partaide batzuek. Kritikixa izena eman diote, eta leloa: "iritzia sudur puntan". Irakurle oro kritiko izateko sortu omen dute Kritikixa.
MusikHerria herri disketxeak Durangoko Azokara begira kaleratuko duen disko berezia da Elkarrekin: errepresaliatuak eta musikariak. Disko honetan, musika talde batzuek zenbait errepresaliatu politikoren hitzak, poemak eta gutunak musikatu dituzte.
Olatu ikusgarriak egon ziren atzo euskal kostaldean. Zumaia eta Getaria arteko errepidean ehundaka auto eta lagun bildu ziren, Izustarriko puntan eta Planeixan surflari ausartak bertatik bertara ikusteko. www.baleike.comen ikus ditzakezue irudiak.
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza sailak abian ipini du aurten 120 ugarroi handi hiltzeko programa. Basozain batek garbituko omen ditu. Arrazoia? Helburua? Kirolariak (sic! boto emaile batzuk) kontent atxikitzea.
FSF edo Software Librearen Fundazioa, Creative Commons eta Wikipedia Fundazioa ados ipini dira Wikipediako GFDL lizentzia - FSF-arena -, bateragarria izan dadin Creative Commons-eko copyleft lizentziarekin (CC BY-SA, aitortu-partekatu).
Euskaltuben ekimen berri bati ekin diogu: kanalak. Irratia.com da euskalTube.com guneko lehenengo kanala. Helbide honetan aurkituko duzue www.euskaltube.com/irratiacom100.
Sukabi dugu Otxarkoaga auzo bilbotarraren alternatiba eta pizgarri berria. Jai giroa lagun, abenduak 1ean, Ugarte Plaza parean kokaturik dagoen Sukabi Gazte Lokala aurkeztuko da eguerdiko 12:00etan. Ekitaldia, aurresku zein zuzeneko musikaren eskutik hasiko delarik.
Bierrik elkartearen Guaixe astekaria eta Beleixe irratia interneten dira dagoeneko nornahik nonahitik irakurtzeko eta aditzeko. Bi webguneen aurkezpen ekitaldia eginen da gaur, hilak 30, Altsasuko Iortia kultur etxean, 20:00etan.
Web guneak, kirola eta euskara uztartzen dituzten jardueren informazioa jaso eta emateko ataria izan nahi du. Gunearen asmoa, Gipuzkoatik kanpo ere zabaltzea da.
PECM Enginering Systems-ek irabazi zuen "Sorkuntza eta berrikuntza teknologikoa enpresan" saria eta Likuid proiektuak "Enpresa asmoak" sariaren irabazle izan zen. Aipamenak jaso zituzten The Box Builder enpresak eta Metallied Powder Solutions eta Aeris Naviter proiektuak.
Euskarazko Wikipediaren posta-zerrenda sortu da berriki. Ez da beharrezkoa Wikipedian izena emanda egotea edo editore aktiboa izatea zerrendan parte-hartzeko. Harpidetzen bazara, zerrendakideek eskertuko dizute zure aurkezpen mezu bat bidaltzen baduzu. Hona, mezu honetan, orain arte beren burua aurkeztu dutenak. Itxura batean, talde maskulino samarra dirudi; zer egingo diogu ba.
Berriaren telebista kronikan idatzi zuen atzo Asier Sarasolak "Zurrumurru sinestezin batek dioenez, euskarazko bikoizketa egina dago, baina ezin dira Hiroren, pertsonaia japoniarraren, gaztelerazko azpitituluen partez euskarazkoak jarri". Aralarrek egindako proposamenaren ondorioz, 2007an, besteak beste, Heroes telesaila euskarara bikoizteko diru partida onartu zuen Jaurlaritzak.
Abenduaren 3an izango da Euskararen Nazioarteko Eguna. Eusko Ikaskuntzak zera antolatu du edizio honetan: euskal gazteengana zuzenduz, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa. Abenduaren 3an ospatzen den ENE-ren ikur izango dira horien bertsoak.
Mundua.com 2006ko Martxorarte abian jarri ez bagenuen ere, badira bi urte zerbitzu honen garapenean hasi ginela. Gainera gabonak gainean ditugula kontuan izanik, ezkutuko lehen pausu horiek gure erabiltzaileekin ospatzea erabaki dugu.