Teknologia albisteak
7

AHTren ingurumen eragina Google Earthen

Erabiltzailearen aurpegia
prentsa - AHT Gelditu! Elkarlana
2007-11-21 : 15:11

“Euskal Y” deritzonaren eta Abiadura Handiko Nafar Korridorearen ibilbideak Google Earth-eko 3D mapa ezagunetan zehatz mehatz ikusteko aukera ematen duen webgune berri bat aurkeztu dute gaur Donostian. Eguneraketa 17.15: ikus mapa Google Maps-en eta Sustatun bertan itsatsia.

Mapan, gainera, AHT-k zeharkatuko lituzkeen udalerriak nahiz "Euskal Y"ren eraikuntza lanek eragingo lituzketen hondakindegiak kokatu dituzte, baita haiei buruzko inormazio zehatzak atxiki ere, hala nola, udalerri bakoitzean AHT-ren ibilbideak izango lituzkeen ezaugarri nagusiak, eragingo lituzkeen kalte nagusiak...

Burdinbide sare honen inguruko eztabaida puri purian dagoen unean, gune berria azken albisteak jaso eta proiektuaren berrikuntzak azaleratzeko tokia bilakatzea nahi du webgunea garatzen aritu den AHT Gelditu Elkarlana plataformak. Gainera, instituzioak egun aurrera eramaten ari diren Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren egokitasunaz, ala egokitasun ezaz, eztabaidatzeko txoko ere izan nahi du.

Ekimenaren arduradunek gaur adierazi dutenez, urrats berriak eman ahala informazioa eguneratuko dute. Gainera, herritarrei gonbidapena luzatu diete daukaten informazioa denekin partekatu dezaten webgunearen bitartez, baita argazki eta bideoekin ere.

Informazio geografikoa ez ezik, webgunean bloga ere aurki daiteke, erabiltzaileen parte hartzea eta elkarreragina bideratzeko. Bertan jasoko dira azpiegitura honen garapenaren inguruko albiste nagusiak. AHT Gelditu Elkarlanaren ekimen berri honen helburua instituzioek gizarteari ezarri dioten idesinformazioari aurre egitea da, gaur jakinarazi duenez.

Webgunea: www.ahtgelditu.org

Erantzunak

azpi
2007-11-21 : 17:55

Google Earth-erako prestatutako fitxategi hori Google Maps-en ere ikusi daiteke, lotura zuzena emanda.


Sustatu
2007-11-21 : 18:25

Pista ona, Azpi. Google Earth instalatu gabe ikusteko, aukera ona. Gainera kodea edozein lekutan itsatsi eta errepika daiteke mapa, adibidez Sustatura gehitu dugun orritxo honetan.


Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana
2007-11-21 : 18:51

Eskerrikasko!

Gure blogean aipamena egiteaz gain, txertatzen saiatuko gara.

egiatarra
2007-11-21 : 22:46

ez dakit nere jakinduria mugatuagatik den edo, baina ezin izan dut sustatun gehitutako mapan informazioa euskaraz lortu, soilik gazteleraz zegoen. ez al dago hori euskaraz irakurtzerik?

miri
2007-11-22 : 01:57

Bai, euskaraz hemen daukazu

miri
2007-11-22 : 02:05

Barka... Hemen

egiatarra
2007-11-22 : 09:58

mila esker miri, larrituta nengoen Elkarlana bezalako mugimendu batek euskara aintzat hartu ez zuelakoan...

Erantzun

Sartu