Teknologia albisteak

Nabar, hartz ipuinlaria

Erabiltzailearen aurpegia
IDarte
2007-12-06 : 17:12

Peluxezko panpina da Nabar, baina berezitasuna dauka: ipuinak kontatzen ditu. Erantsia duen MP3 tresnari esker, mundu osoko ipuinak jalgitzen dira bere baitatik. Oraingoz, zazpi hizkuntzatan daude ipuinok: aragonieraz, katalanez, ingelesez, gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta okzitanieraz.

Webgunea dauka (http://www.nabar.com), eta bertan topa daitezke hogeita bost ipuinen testuak eta audioak. Eduki guztiak Creative Commons lizentziapean daude. Bere webguneaz gain, bideoak ere ikus daitezke euskalTuben eta YouTuben.

Erantzun

Sartu