Ekimen interesgarria abiatu dute Literatura Eskolako partaide batzuek. Kritikixa izena eman diote, eta leloa: "iritzia sudur puntan". Irakurle oro kritiko izateko sortu omen dute Kritikixa.
Literatura Eskolako webgunetik:
Izenak berak dioenez, literatur kritika egiteko bide berriak ezagutzeko xedea du Kritikixak. Egileen ustea da irakurle orok duela irakurtzen duenari buruzko iritzia emateko autoritatea. Horregatik, Kritikixak dei egiten die irakurle guztiei, ekimen honetan parte har dezaten. Kritikixak sortuko dituen edukiak Literatura Eskolan aipatuko diren gaien ingurukoak izango dira. Dena den, edonork, eta hau argi gera dadila, EDONORK sor ditzake eduki berriak kritikixan. Horretarako, zuen liburu proposamen edo kritikak (akademikoak ez badira, hobe) helbide honetara bidali: kritikixa@gmail.com"
Hona hemen KRITIKIXAren lehen emaitza
Erantzun
Sartu