Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzak Atezainok euskaraz atera berri du, euskaraz lan egiten laguntzeko liburuxka, atezainek atezainentzat egina.
Bergarako Jardun euskara elkarteak aurtengoan amodiozko gutunen XVI.edizioa eta amodiozko SMS mezuen VI. edizioa antolatu ditu.
Etengabe esaten dugu euskal blogosfera indartsu dagoela, internauta euskaldunon artean mugimendu handia dagoela, meritu handiko gauzak egiten direla gure artean Baina ze punturaino berretsi ahal dugu inpresio lauso hori datu zehatzagoekin?
Izenburu luzea, baina biltzen duena adierazten duena. Soziolinguistika Klusterrean aurrera daramatzagun proiektuetan erabiltzen eta sortzen ditugun lanen erreferentziak biltzen dituen gunea da Erreferentzien Bilgunea. 300 erreferentziatik goiti biltzen ditu eta abenduaren 18tik aurrera erabilgarri egongo da Soziolinguistika Klusterraren webgunean: Bilgunea
Zerbait berria behar du Donostiak? Zerbait, orijinala? Zerbait, Espainiako hiriek eduki beharko luketena eta hemen ez izatean bereiziegiak egiten gaituena? Jar ezazu Hipercor bat Donostia erdian. Olentzero (Odon) Elorzak ekarriko dizu.
Idoia Zenarrutzabeitia Beldarrainek (Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazioko sailburua) informatikan aste honetan bota duen disparateari erantzun hoberik ezin eman...
Wikipediarentzako erronka eta lehia izan daitekeen gauza bat iragarri du Googlek: Knol. Izen-deitura zertifikatuekin sinatutako Wikipedia moduko bat, non artikulu bakoitzak autore bakarra lukeen (baina komentario libreak). Edukia librea izango omen da.
Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Kale Erabileraren V. neurketaren emaitzak aurkeztu zituen azaroaren 30ean. Emaitza guztiak BAT soziolinguistika aldizkariaren 64. zenbakian argitaratu dira, aditu anitzen irakurketa eta interpretazioa lagun dutelarik. Soziolinguistika Klusterreko webgunean ere emaitza guztiak aurkitzen dira Euskararen Datu Basean
Eskoriatzako udalak "Eskoriatza iruditan" proiektua eta liburua aurkeztu ditu. Herrian ateratako 1000 argazki zahar baino gehiago biltzen dituen webgunea eta DVDa, eta bilduma horretatik aukeratutako 100 argazkirik ederrenak biltzen dituen liburua.
Maiatz aldizkariari sari bat eman diote Durangon. Jakin nahi al duzu zergatik? Luzien Etxezaharretaren hitzaldia, abenduak 19, arratsaldeko 20:00etan, Iruñeko Erraldoien Txokoan.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko hamabi ardandegi esanguratsuren euskararen egoera aztertu du, euren ardo botilen etiketak eta webgunea izan ditu aztergai hain zuzen ere.
Hilaren 14an, Fernando Morillo idazle azpeitiarrak "Hizkuntza-teknologia berriak eta literatura" izenburua duen hitzaldia emango du Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP) masterreko mintegien barruan. Hitzaldia Donostiako Informatika Fakultateko Gradu Aretoan izango da, arratsaldeko 16:00etan.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte bete ditu aurten, eta urteurren ospakizuna datorren astean, abenduak 19, izango da Bilboko Euskalduna Jauregian 19.00etan. Joatekoa bazara, Kontseilura deitu telefonoz. Bitartean, Kontseilutik bidali diguten Xabier Mendigurenen testu bat hemen jarraian.
Iratxe Esnaola tematuta dabil OLPC (One Laptop Per Child) proiektuaren aurka, bi artikulu idatzi baititu berriki berau kritikatuz: bata Garan eta Gaur8n . OLPC ekimen oso interesgarria, zinez txalogarria eta laguntzeko modukoa dela uste dut. Eta aipatutako kontrako artikuluak zehazgabetasunez, oinarririk gabeko zurrumurruez eta okerrez beteak daudenez, hau idaztea pentsatu dut OLPC proiektua jendeari azaltzeko eta jendearengan beraren aldeko jarrera bultzatzeko, baina datuetan eta frogatutako ekintzetan oinarrituz. (Igor Leturiak idatzia hemen eta bere blogeko lizentziari esker hona ekarri)
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroan proposatutako aurrekontuek 2008an izango dituzten ondorioak plazaratu ditu. Aurkeztu zaizkigun aurrekontuak guztiz eskasak dira eta inondik inora ez dute ahalbidetuko euskararen normalizazioan pauso sendoak ematea, adierazi du idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Idoia Zenarruzabeitiak sinatutako Jaurlaritzaren dokumentu batek dio garestiagoa dela software librea erabiltzea, aukera propietarioak erabiltzea baino. Zifrarik batere eman gabe, sistemetako softwarea zein ofimatikakoa, dena zaku berean sartuta, ez duela merezi urratsik ematerik ondorioztatzen du Jaurlaritzak, nahiz eta Legebiltzarrak aho batez hori egiteko eskatu zion bere garaian.
Blogosferan irakurri eta erantzunak idazteko proposamena zabaldu berri du RorPieTh^ izeneko blogariak. (Espainiako blogari bat da goitizen hori darabilena, eta gaztelaniaz egin zuen aldarrikapen hori duela gutxi)
Musikherria disketxearen ekimenez, manifestu bat kaleratu izan da Durangoko Azoka igaro berrian. Berrian argitaratutako albistearen arabera, 23 talde edo argitaldarik sinatu dute jada manifestua.
Egunkariren bat eta sindikatu bat kexu dira ikasle elebidunek puntuaziorik altuenak lortzen dituztelako PISAn (ikus txostena PDF dokumentua, 4.4 Mb).
Europar Komisioak Good Practice Label 2007 bereizgarria eman dio besteak beste CodeSyntax euskal enpresak bultzatzen duen PloneGov edo UdalPlone ekimenari. Aurrerago ere UdalPlone ekimenak Europar sariak irabazi ditu.