Elhuyar Oinarrizko Hiztegia-ren bigarren argitalpena kalean da, Hiztegi honekin, euskara-gaztelania/castellano-vasco familiako hiztegi guztiak eguneratu ditu Elhuyarrek. Eta, aurten, Durangoko azokan, Elhuyarren standera gerturatzen den orok hiztegia mugikorrera deskargatzeko aukera izango du.
Elhuyar Oinarrizko Hiztegia-ren bigarren argitalpena kalean dago jada, eta Elhuyar Hiztegia-ren on line bertsioa ere kontsultatzeko moduan. Horrenbestez, erabiltzaileen beharrak kontuan hartuz, Elhuyar Fundazioak euskara-gaztelania/castellano-vasco familiako hiztegi guztiak eguneratuta eta formatu guztietan jarri ditu eskuragarri.
Elhuyar Oinarrizko Hiztegiak 36.000 sarrera, 48.000 adiera eta 3.500 adibide jasotzen ditu, eta Elkar argitaletxeak eta "Elhuyar Fundazioak"http://www.elhuyar.org elkarlanean argitaratu dute. Hiztegi hau euskara-gaztelania/castellano-vasco gamako txikiena da, poltsikoko hiztegi gisa sailka daiteke.
Bestalde, Elhuyar Hiztegiaren (familiako hiztegi handiena) on line bertsioa ere kontsultatzeko moduan dago jada. Horrenbestez, Elhuyar Fundazioak euskara-gaztelania/castellano-vasco gamako hiztegi guztiak eguneratuak aurkezten ditu: ekainean, Elhuyar Hiztegi Txikia-ren hirugarren argitalpena kaleratu zuen, eta 2006ko azaroan, Elhuyar Hiztegia-ren hirugarrena. Azken argitalpen horiekin, Elhuyar Fundazioak erabiltzaileen beharrak hartu ditu kontuan, eta horietara egokitu nahi izan du.
Eta ez dago modurik, SMS bidez, aplikazioa mugikorrera jeisteko?